ekfb
Itzuli

Bela

Askatasun-sentsazioa

Opor garaia da. Txikienentzat batez ere. Eta, dibertsioa eta kirola uztartzen dituen udako jarduera nagusienetakoa da bela arina edo gurutzaldiko bela. Itsasoaren aldamenean bizi gara eta nabigatzen hastea erraza eta iradokitzailea da, gertaera atseginez betetako egun berezietan haurrei jarduera gomendagarri batez gozatzeko aukera emateaz gain. Euskadiko bela-eskola homologatuetan, denboraldiz denboraldi froga dezakegunez, nabigazio-teknikak irakasten zaizkie zortzi eta hamasei urte arteko ehunka haurri, beti ere monitore espezializatuen arretapean. Aldian-aldian, gainera, monitoreen trebakuntzarako eta kiroletako teknikarientzako ikastaroek osatutako egutegia gauzatzen da.

Eskaintza interesgarriko erkidego batean gaude, Kantauri itsasoan gazteenek nabigazioan lehen urratsak eman ditzaten eta udako garaiari gehien egokitzen zaion espezialitate batean treba daitezen. Etiketa elitista geroz eta gehiago alde batera utzita, edonoren esku dago egun bela. Hasiera batean, taldeka antolatu ohi dira ontziak eta 6 eta 7 haur arteko taldeak itsasontziratu ohi dira, gero ontzi indibidualetara edo ontzi bikoitzetara pasatzeko. Lehen saioetan ontziaren parte desberdinak, belen maneiua, haize desberdinak, korapiloak eta aparailuak ikasten dira. Gainera, norabideei eta maniobra nagusiei (biratzea, hautsian joatea, zeharka nabigatzea, haizearen alde joatea eta haizearen alde biratzea) buruzko eskolak jasotzen dituzte. Horretaz gain, Unión de Federaciones Deportivas Vascas – Euskal Kirol Federazioen Batasuneko sail honetatik beti nabarmentzen dugunez, adiskidetasuna, errespetua eta talde-lana lantzen dira. Onura asko ematen dituen modalitatea da, itsasoarekin ematen den kontaktua eta nabigatzen den bitartean sentitzen den askatasun-sentsazioa kasu. Gainera, itsasoan, kirolgile bakoitza da erabakiak hartzen dituena. Neskak eta mutilak Optimist, Laser, Laser Radial, Laser 4.7, Snipe, L’Equipe edo 420 klaseetan baldintza-berdintasunean lehiatzen diren kiroletako bat da bela, Belako Euskal Federazioak antolatzen dituen lehiaketa eta ligetan parte hartzen dutelarik. Bela ez da haurrentzako kirola bakarrik. Kirol irekia da gurutzaldi-mota desberdinetan adinari eta generoari erreparatzen badiogu, ontzi-motak kontuan hartuta. Naturarekin duten idilioa eta belak berezkoa duen abentura-airea dira parte-hartzaileek behin eta berriz errepikatzen dituztenak. 2017ko udan, Kantauri itsasoa izango da egutegiko estropada garrantzitsuenetako batzuen agertoki. Aurtengo Eskarra Trofeoa (53 urte bete dituena) eta Gurutze-ontzien Bizkaiko Lehiaketa egin dituzte jadanik. Uztailean, Lamiak emakumeen gurutzaldi-estropada, Toto Munilla trofeoa, Getxo-Lekeitio gurutzaldi-estropada, Andre Mari Zuriaren trofeoa, Olarru Cup gurutzaldi-estropada eta Euskal Kostaldea-Urrezko Balea gurutzaldi-estropada ospatuko dira. Bere XXVI. edizioan, Euskal Herrian antolatzen diren gurutzaldi-motako belaontzientzako lehiaketa garrantzitsuenetakoa izango da beste behin Urrezko Balea. Iragan mendeko 90. hamarkadan abiatu ondoren, erreferentzia bilakatu da euskal belan, portu desberdinak lotzen dituelako. Gainera, urte askoan atzera mundu osoko itsasoak zeharkatu dituzten belaontziak ere itzuliko dira ontzi klasikoentzako, antzinako ontzientzako eta tradizio-izpirituko ontzientzako Ijitoen Kopara, gure herrialdean errotuen artean dagoen Abrako Errege Itsas Elkartea-Real Sporting Clubak antolatuko duena abuztuaren 24tik 26ra. Abuztuan bertan, Ama Guadalupekoa gurutzaldi-estropada ere ospatuko da. Lerro hauek baliatuz, erabakia hartzen duen orori, bai haur eta bai heldu, nabigatu eta norberak bere itsas abentura bizitzeko gomendioa luzatu nahi diogu. Izan ere, denon eskura dago nabigatzen ikastea eta ikaragarrizko asebetetze-sentimendua ematen du, izan ontzi txikian edo handian, dibertsio- eta plazer-momentu ikaragarriak sentitzeko.

Lotutako berriak