2018/02/20
Otsailak 2an, ostirala, agerian jarri nahi izan dugu gure bezeroei emandako orientazioa, prozesu eta arlo guztietan egiten dugun lanaren bidez.
2013. urtean, “Bezeroaren Eguna” ospatzen hasi ginen, erakunde osoari aditzera eman nahi baikenion Mutualian lan egiten duen pertsona bakoitzak esku hartzen duela gure interes-talde nagusiari balioa emateko katean. Egun egokia da hausnarketa egiteko, bezeroa ahalik eta gehien asebetetzeko egiten dugunaz eta egin ahal dugunaz.
Gainera, bezeroei esker ona adierazteko dugun egun hau aprobetxatuz, jakitera eman nahi dugu zein izan deniradokizunik onenerako sariaren irabazlea.
Sari hori inplikatu eta elkarlanean jardun nahi duten gure bezero guztiei dago zuzenduta, zerbitzurik onena eskaintzeko ematen diguten laguntza saritu nahi baitugu.
Aurten, VI. edizioan, 61 bezeroren iradokizunak jaso ditugu. Horiei esker, hobekuntzak egingo ditugu, gure zerbitzuez dituzuen itxaropenak bete ahal izateko.
Iradokizun horietatik, hau izan da irabazlea:
“Artxibo edo espazio digital bat sortzea, Mutualiaren arreta-zentro guztientzat eta anbulantzia edo larrialdietarako telefonogunearentzat (telefonoa: 900 50 60 70), arreta-zentro batera edo 900 telefono-zenbakira larrialdi berbererako deituz gero, berehala jakinarazi ahal izateko anbulantzia bidean den edo larrialdia izapidetzen ari den. Hala, deietako atzerapena edo arreta-zerbitzuak bikoiztea saihestu ahal izango da.”
Iradokizuna egin eta saritu den pertsona IZASKUN LEZCANO HIDALGO da, CONSORCIO ESS BILBAO enpresakoa.
Ez da lan erraza izan jasotako iradokizun guztiak aztertzea eta onena hautatzea, eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu horretaz arduratu den taldeari.
Eta, jakina, eskerrik asko mutualitateko pertsona guztiei, egunetik egunera, jarduera bakoitzean, beti izaten baituzue gogoan bezeroa dela lehentasuna.