2017ko martxoaren 24an, martxoaren 10eko 231/2017 Errege Dekretua argitaratu da BOEn; horrek, bada, laneko ezbehar-tasa nabarmen murriztu duten enpresei laneko gertakariengatik ordaindu beharreko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat ezartzea arautzen du.
Arau berri honen helburua pizgarria eskatzeko, aitortzeko eta ordaintzeko prozesua arintzea eta sinplifikatzea da. Gainera, unera arte indarrean zen martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua indargabetzen du, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin; hots, 2017, 2016-2017, 2015-2017 eta 2014-2017 behaketa-aldiei dagokienez, 2018an aurkeztutako bonus-eskaerei aplikatuko zaie.
2016, 2015-2016, 2014-2016 eta 2013-2016 behaketa-aldiei dagokien bonus-pizgarrien eskaera aurkezteko epea 2017ko apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko da, eta 404/2010 Errege Dekretua aplikatuko zaie, Errege Dekretu berriaren lehenengo xedapen iragankorrean zehaztutakoarekin bat.
Laster martxoaren 10eko 231/2017 Errege Dekretuak bonus-pizgarriaren sisteman zer berritasun sartu dituen azalduko dizuegu.