2016, 2015-2016, 2014-2016 eta 2013-2016 ikuskapen-aldiei dagozkien Bonus pizgarrirako eskariak aurkezteko epea urte honetako apirilaren 1etik maiatzaren 15era bitartekoa izango da, Bonus Sistema martxan jarri denetik orain arte gertatu den moduan, aurkezpen-epea 2017ko ekainaren 30era arte zabaltzen den kasuan izan ezik. Horrela izango balitz, webgunearen eta bitarteko honen bidez informatuko zaitugu.
Zure ohiko kudeatzailearekin harremanetan jar zaitezke hainbat datu ezagutzeko; zure enpresaren ezbehar-tasak, kanpaina honetan kontuan hartu beharreko kontingentzia profesionalen kuoten bolumena eta, pizgarria baliatzeko baldintzak betez gero, eskatu beharreko ikuskapen-aldia. Guk helarazitako informazioa berrikusteko gomendatzen dizugu, eta zurearekin bat ez badator kudeatzailearekin harremanetan jartzeko.
Gogorarazten dizugu eskaera Mutualiaren webgunean bete behar dela, eta zure enpresak ikuskapen-aldian garatutako jarduera bakoitzeko –betiere, kotizatzen badu– aurkeztu beharko dela pizgarriaren eskaera. Mutua bat baino gehiagok babestutako kotizazioko kontu-kodeak dauden kasuan, guztientzat eskaera bakarra egin beharko da, eskaeran bilduz kotizazioko kontu-kode guztien informazioa (kuotak, inbertsioak, akzioak eta abar). Azken kasu horretan, dagokion mutuaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, jarduera bakoitzari lotu beharreko, baina Mutualiak babestu gabeko, kotizazioko kontu-kodeekin, eta kontabilizatu beharreko IT eta IMS kuoten bolumena zehaztuz.
Lan Ikuskatzailetzaren jarduerak
2016ko azken hiruhilekoan, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak (LGSI) berriro ere kanpaina bat egin du pizgarria baliatu ahal izateko baldintzak betetzen direla eta enpresek egindako eskaeretan deklaratutako prebentzio-informazioa egiazkoa dela egiaztatzeko.
404/2010 Errege Dekretuaren 2.1 g) artikuluaren prebentzio-ekintza «berezien» inguruan egin daitezkeen interpretazioak kontuan hartuta, egokitzat jo dugu eskaera betetzerakoan enpresei zalantza handienak eragiten dizkieten artikulu horren atalak gogoraraztea. Horretarako, azken epaietan eta LGSIk kanpainan sartzen diren enpresak bisitatu ondoren egindako txostenetan (Mutualiak eskuratu dituenak) oinarritu gara. Txosten horiek berez ezin dira Erakunde horren irizpidetzat hartu, baina eskaeran zein ekintza egiaztatuko diren erabakitzen lagundu dezake.
Esaterako, honako ekintza honi dagokionez, «prebentzio-baliabide propioak txertatu izana (izendatutako langileak edo prebentzio-zerbitzu propioa), nahiz eta legeak horretara behartu ez, edo jadanik zeuden baliabideak areagotzea», ikusi dugu aplikatzen ari den irizpidea enpresaren prebentzio-jardueraren kudeaketa aldatzea dela, kanpokoa izatetik barrukoa izatera, horretarako jarritako pertsonekin. Ez dira prebentzioko figuratzat hartzen enpresan dauden prebentzio-baliabideak (Lan Arriskuen Prebentzio Legearen 32 bis artikuluaren arabera) edo prebentzio-delegatuak. Enpresaren prebentzioa baliabide propioekin kudeatzen den kasuan, baliabide horiek areagotu egin behar dira ikuskapen-aldi bakoitzean; beraz, gerta daiteke nahikoa ez izatea aurreko ikuskapen-aldietan ezarritako prebentzio-baliabide propioei eustearekin.
Honako ekintza honen inguruan, «enpresaren prebentzio-sistemari dagokionez, kanpo-auditoriak egin izana, nahiz eta legeak horretara behartu ez», ondoko irizpide hau aplikatzen ari da: inguruabar hori aurkez dezakete legeak horretara behartu gabe, Lan Arriskuen Prebentzio Legearen baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko arauzko auditoria egiten duten enpresek (esaterako, Enpresatik Kanpoko Prebentzio Zerbitzuaren modalitatea dutenek) edo legeak horretara behartzen dituen enpresek (Enpresa barruko Prebentzio Zerbitzua dutenek), auditoria ikuskapen-aldian egiten dutenean, Prebentzio Zerbitzuen Arautegian ezarritako maiztasunaren arabera ez badagokie ere.
Arauzko auditoria egiteari ezingo zaizkio parekatu Lan Arriskuen Prebentzioari dagozkion bestelako ziurtagiri batzuk, esaterako, OSHAS 18001 ziurtagiria, nahiz eta ziurtagiri horiek Lan Arriskuen Prebentzio Legean ezarritakotik haratago egon; hain zuzen ere, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak ez ditu onartzen.
Azkenik, honako ekintza honi dagokionez: «ikuskapen-aldiak iraun artean, gaixotasun profesionalak nozitzeko arriskua duten enpresako edo lantokiko langileen ehunekoak behera egin duela ziurtatzea», Madrilgo Auzitegi Nagusiak maiatzaren 18an emandako 147/2016 zenbakiko Epaiak ondoko irizpidea aplikatzen du: langileek gaixotasun profesionala nozitzeko arriskuan egotetik, inongo arriskurik ez izatera igaro behar dute. Esaterako, ez da ontzat emango trikloroetilenorekin (agente kantzerigenoa) lan egiten duten pertsonen kasuan, agente hori osasunerako hain kaltegarria ez den beste agente batekin ordeztea, esaterako etanolaminarekin, hau ere gaixotasun profesionala eragin dezakeen produktu narritagarria baita. Kasu horretan, esposizio-arriskua murriztu da, baina ez da ezabatu gaixotasun profesionalarekiko esposizio-arriskua.
Ekintza hau betetzea zaila da praktikan; izan ere, lanpostu batean izan daitekeen gaixotasun profesionalaren arriskua agente anitzek eragin dezakete (zarata, dardarak, produktu kimikoak eta abar); beraz, agente horiek guztiz desagerrarazi beharko dira ekintza betetzeko. Gaixotasun profesionalaren arriskua murriztu izana, inguruabar hori egiaztatzen duten txosten medikoen, neurrien eta abarren bidez ziurtatu beharko da.
Azken batean, Bonusa eskatzeko atalari nahiz Lan Arriskuen Prebentzioko oinarrizko baldintzak betetzeko atalari dagokienez, zera gomendatzen dugu, zehatz-mehatz balioesteko ekintza horiek betetzen ote diren, betiere, desadostasunak saiheste aldera.
Bonus Kanpainaren egoera
2016ko abenduaren amaieran, Gizarte Segurantzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak 2015eko kanpainan aurkeztutako Bonus eskaerak ebatzi ditu. Erakunde horrek 137 enpresari onartu die pizgarria jasotzeko eskubidea; guztira, 1.376.509 €-ko zenbatekoa da hori, enpresako, 10.048 €-ko batez besteko pizgarria, eta ebatzi den ikuskapen-aldian ordaindutako kontingentzia profesionalengatiko kuoten % 7,67.
Gizarte Segurantzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak oraindik ez ditu ebatzi 2016ko kanpainan aurkeztutako eskaerak, eta ez da aurreikusten 2017ko abendura arte ebatziko dituenik.
Lerroon bidez, Mutualiaren enpresa elkartu guztiei urte honetako Bonus pizgarriaren eskaera aurkeztera animatu nahi diegu, pizgarriak eskainitako onurak jaso ditzaten eta beren kargura dituzten langileen segurtasunaren eta osasunaren arloan duten konpromisoa agerian utz dezaten.
|
Kanpaina |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014* |
2015* |
2016** |
|
Ikuskapen-aldia |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Egoera |
Itxia |
Itxia |
Itxia |
Itxia |
Ebatzi bidean Ebatzi gabeko gora jotzeko errekurtsoa |
Ebatzi bidean Ebatzi gabeko entzunaldiaren irizpidea |
1. ebazpenaren zain. 2017ko abendurako aurreikusia |
|
Onartutako pizgarria |
759.815 € |
1.194.029 € |
1.274.569 € |
1.387.261 € |
1.428.111 € |
1.376.509 € |
– |
|
Gauzatu gabeko pizgarri zenbatetsia |
– |
– |
– |
– |
193.425 € |
438.842 € |
1.910.000 € |
|
% Pizgarria / KP kuota-bolumena |
% 4,92 |
% 7,73 |
% 7,79 |
% 8,48 |
% 7,63 |
% 7,67 |
% 8,14 |
|
Onartutako batez besteko pizgarria |
4.633 € |
12.438 € |
12.374 € |
11.010 € |
11.706 € |
10.048 € |
14.044 € |
|
Aldeko eskaeren kop. |
164 |
96 |
103 |
126 |
122 |
137 |
136 |
|
Kontrako eskaeren kop. |
22 |
7 |
9 |
8 |
7 |
11 |
0 |
*Behin-behineko datuak **Balioetsitako datuak
Diego Badosa Quintana
Bonus Pizgarriaren arduraduna