Itzuli

DIE Sarearen VI. Jardunaldi teknikoa

Ekainaren 30ean, DIE Sarearen VI. Jardunaldi teknikoa izan zen Bilbon. «Berdintasuna enpresan» bereizgarria duten enpresen sarea da DIE. Jardunaldiaren antolatzaileak bi erakunde izan ziren: Enpresako Berdintasunaren eta Negoziazio Kolektiboaren Zuzendariordetza Nagusia, eta Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutua (IMIO). Jardunaldian, Berdintasuneko arduradunak eta EGEko (Enpresaren gizarte-erantzukizuna) arduradunak elkartu ziren.

MUTUALIA izan zen «Enpresaren gizarte-erantzukizuna, berdintasun-politiken palanka gisa» jardunaldiaren anfitrioi, horrelako jardunaldiak oro har Madrilen ospatzen baitira.

Bizkaiko Medikuen Elkargoko Areilza aretoan egin zen jardunaldia.

Rosa Urbion-ek, Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutuko (IMIO) zuzendariak, ongietorria eman zien bertaratuei eta aurkezpen instituzionala egin zuen. Ostean, lehenengo hitzaldia etorri zen,

«Generoaren gizarte-erantzukizuna: aurrekariak, egungo egoera eta ekarpen nagusiak» izenburua zuena. Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Berrikuntza Ebaluatu eta Kudeatzeko Saileko Izaskun Larrieta Rubín de Celis eta Enpresen Antolakuntza Saileko Gurutze Intxaurburu Clementearitu ziren hizlari.

Ondoren, Jorge Martín-Cereceda Laplaza-k, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioko Gizarte Ekonomiako eta EGEko Zuzendariordetza Nagusiaren ebaluazioan adituak, hitzaldi hau aurkeztu zuen: «Espainiar estrategia, enpresaren gizarte-erantzukizunari dagokionez»; eta Cristina Mendia-k, Mutualiako Berdintasunerako arduradunak, «Enpresaren gizarte-erantzukizuna, enpresen berdintasun-politiken palanka gisa» hitzaldia eman zuen.

Eztabaidaren eta galderen ostean, minutu batzuk izan zituzten, ekitaldiarekin jarraitu baino lehen kafe bat hartzeko.

Jardunaldiaren bigarren zatian, Jardunbide Egokien Taula aurkeztu zuten,

«Nola sustatu daiteke aukera-berdintasuna enpresaren gizarte-erantzukizunaren bidez?» gaiari buruzkoa. Antonio López Serrano izan zen moderatzailea, IMIOko Enpresako Berdintasunaren eta Negoziazio Kolektiboaren zuzendariorde ondokoa.

Henkel Ibérica SAko Albert Solé Vilar-ek boluntariotza korporatiboko proiektua aurkeztu zuen: «Shaping Future»; Fraternidad-Muprespako Eva María Ferrero García-k «Osasuna eta generoa»ri buruzko aurkezpen bat egin zuen; Institut Catalá d’Oncologiako (ICO) Anna Rodríguez Cala-k «Pazienteei eta interesdun taldeei zuzendutako sentsibilizazio-ekintzak» gaiari buruz hitz egin zuen; eta Banco Popular Español SAko Elena Pérez Berjón-ek eta Beatriz Gómez-Escalonilla Sánchez-Redondo-k Enpresaren gizarte-erantzukizuna aukera-berdintasuna bultzatzeko baliabide gisa aurkeztu zuten: «Aniztasuna gara».

Ekitaldia Ángel Díaz Gutiérrez-ek itxi zuen, IMIOko Enpresako Berdintasunaren eta Negoziazio Kolektiboaren zuzendariorde nagusiak. Bertaratu ziren pertsonei (60 inguru) eskerrak eman zizkien eta zoriondu egin zituen hizlariak. Ekitaldiari bukaera emateko, taldeko argazkia atera zuten.

Lotutako berriak