
AENOR-EK GURE KONTZILIAZIO-SISTEMA IKUSKATZEN DU
Joan den ostegunean, urriaren 8an, AENORek EFR (Familia arloko enpresa arduratsua) ziurtagiriaren jarraipena egiteko ikuskaritza egin zuen. Kontziliazioa kudeatzeko sistema berritu osteko (2019) lehen jarraipen-ikuskaritza izan da.
Zazpi urte igaro dira kontziliazioa kudeatzeko sistema ziurtatu genuenetik, eta sistema hobetzen ari da. Ikuskaritza honetan indarguneak identifikatu dira
INDARGUNEAK:
- Abian jarritako lidergoaren BOGA proiektua.
- Egungo egoeran, telelanean ari diren pertsonen ehuneko handia.
- Itzulera Planean bidalitako galdetegia, pertsonen egoera emozionala ezagutzeko (bulegora itzuli edo ez)
- Komunikazioan hobekuntza: ikusgarriagoa
- Barne-prestakuntzako saioa berdintasun-batzordeko kideei eta erdi-mailako arduradunei efr gaiei buruz.
HOBETZEKO OHARRAK:
- OM-01 enplegatuaren klimari/ahotsari buruzko inkestak. Inkesta bakarra egitea gomendatzen da, parte-hartzearen emaitza hobea lortzeko eta eraginkorragoak izateko.
- OM-02 Neurrien katalogoa. Aurreko urteetan bezala, efr kudeatzeko sisteman dauden neurriak berrikustea gomendatzen da oraindik ere, neurri zaharkituak edo neurri gisa hartzen ez direnak ezabatuz (adibidez, ordutegi-kontrola, komunikazio-postontzia, etab.). Neurriak hobeto ezagutarazteko hobekuntza-aukera gisa, neurrien katalogo erakargarriagoa eta ikusgarriagoa egitea gomendatzen da.
- OM-03 adierazleak. Adierazleen aginte-taula berrikustea eta erakundean lehendik dauden beste aginte batzuekin bateratzea. Adierazleen bilakaerak sartzeko aukera aztertzea, emaitzen jarraipen hobea egiteko.