
Jokabidean oinarritutako segurtasunak neurtu eta kuantifikatu daitezkeen parametroen azterketa du oinarri. Izugarri baliagarria da, batik bat segurtasunez lan egiteko baliabideak izan eta segurtasunez nola lan egin jakin arren langileek seguruak ez diren jokabideen alde egiten duten kasuetarako.
Federico Fernández Diez UNEATLANTICOko Gizarte Zientzia eta Humanitateen Fakultateko dekano eta UPCko Ingeniaritza Departamenduko ikertzailearen eskutik, prebentzioaren ikuspegi ezberdin bat jasoko dugu, arriskuzko jokabideak neurtu eta aldatzea helburu duten metodologiak ezagutuz. Horrela, prebentzio eraginkor baten alde egin ahal izango dugu.
Arriskuzko jokakideen oinarri teoriko funtsezkoak ezagutu ostean, ALUDIUM (lehen ALCOA) eta GERDAU enpresetako ordezkariek euren esperientzia praktikoak azalduko dizkigute. Biak ala biak arriskuzko jokabideen kudeaketan ibilbide luzea duten enpresak dira.
Data: 2015eko ekainak 3
Lekua: Yimby aretoa. Ercilla kalea 24, 1 Bilbo (lekua aldatu da)
Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara.
Doako izena-ematea. Deialdia
Izen-ematea doakoa izango da. Bertara joateko izena eman beharko da.
