Itzuli

Elkarrizketa Mercedes-Benz Españako Berdintasun arduradun José Ramón Quintelari

  • Mercedes-Benz España, SAU enpresa 2018ko Mutualia Sarietan finalista izan da Berrikuntza atalean aurkeztutako proiektu batekin.
  • Enpresak Berdintasun Saria eskuratu zuen Mutualia Sarien azken edizioan, 2016. urtean. José Ramón Quintela, enpresako Berdintasuneko arduradunak proiektu irabazle horren nondik norakoak hurbilduko dizkigu.

 

“Sexu jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako Prebentzio Prozedura” Saria eman zizueten Mutualia Sarien aurreko ekitaldian (2016). Gogora ekarriko diguzu zein diren zuen proiektuaren gakoak?

Gure arrakastaren oinarria, nire iritziz, erakunde osoak lan-harreman egokiak eta abusu guztietatik libreak ezartzearen alde duen konpromisoa eta konbentzimendu berariazkoa da. Eta, hain zuzen ere, uste oso horien ondorioz, lankidetza prozedura guztiz garden eta irmoa artikulatu dugu, zeinean enpresak eta ordezkaritza sozial osoak gauzatutako ekimen bateratuak edozein instrukzio motari bermea emango liokeen, aurkeztu daitezkeen salaketen aurrean.

Duela 8 urte inguru hasi zineten jarduera protokolo hau erabiltzen. Zer bilakaera izan du denboran? Zer nabarmenduko zenuke izan duen ibilbidean?

Gure konpromisoa sendotu egin da lortutako emaitzak ikusita, eta uste dut, benetan, salaketei gero eta gehiago egiten diegula guztiok aurre, ikuspegi askoz ere profesionalago eta neutroago batetik. Anomalia txiki batzuk txukuntzen joan gara pixkanaka, besteak beste, gerta zitezkeen interesen bat-egiteak, eta egindako instrukzioekiko konfiantza eraikitzen joan gara; horrek, azkenerako, begirunezko eta kasu bakoitzerako osatutako instrukzio taldearen ondorioen onarpenezko jarrerak eragin ditu.

Zer eragin izan du langileengan?

Zortzi urteren ondoren, eta bi Berdintasun Planen –horietako bakoitzean Jazarpen Protokoloa agertzen delarik– publizitazioaren eta entregaren ondorioz, horri Alderdi Sozialak balizko salaketen ebazpenean izandako parte-hartze partekatua gehituta, langile guztiek ezagutzen dituztela baieztatu dezakegu, eta, ezagutu ondoren, onartu egin dituztela.

Berritasunak txertatu dituzue? Premia berriak hauteman dituzue denbora honetan?

Lehen esan dudan bezala, interesen bat-egiteen ondoriozko desegokitasunak zuzendu ditugu, baieztatu dugu arreta handiagoa izan dugula gure jokamoldeetan, eta uste dugu oinarritutako ondorioak lantzea errealitate egiaztagarri eta objektiboetatik eratortzen dela beti –alde batera utzita balio-iritziak eta abar–; eta, bestalde, modu prebentiboan, jardun egin izan da, arazo posibleen inguruko segurtasunik ez geneukanean ere. Azken batean, harremanen arloko arazo batzuen berri baldin badugu –edozein delarik ere larritasunaren katalogazioa–, irtenbide egokia ematea bilatzen da, eta hori denborarekin egin dugun ikasketa bat izan da.

Zure ustez, ezarri ahal izango litzateke eredu hau beste enpresa batzuetan?

Zinez uste dut beste leku batzuetara eramateko moduko eredua dela, eta, modu egokian garatuz gero, emaitza aski onak bermatzen dituela, haren aldeko apustua egiteko modukoak. Bestalde, jabetuta nago eredu honek aldez aurretik sortzen dituen segurtasun faltaz eta mesfidantzaz; baina, dudarik gabe, emaitzek eta sortzen duen zilegitasunak gainditu egingo dituzte, segurtasun osoz, elkarrekin lan egitera eta elkar ulertzera behartutako bi aldeen –Enpresa Zuzendaritza eta Ordezkaritza Soziala– ekintza bateratu batek hasieran sortutako erreparoak, are gehiago bilatzen dena balio goren bat baldin bada, hala nola, lan-harreman osasuntsu eta jazarpenik gabekoak.

Lotutako berriak