Itzuli

Elkarrizketa Urtsa Erraztiri

–          Zertan jarduten du JEZ Sistemas Ferroviarios SLk?

JEZ Sistemas Ferroviarios-ek trenbideetarako aparatuak diseinatzen eta ekoizten ditu, besteak beste, saihesbideetarako edo bidegurutzetarako.

 

–          Nola sortu zen enpresa eta nola zabaldu zen nazioartera?

Enpresa 1926an sortu zen Bilbon eta 1950an, hiriaren erdialdea hazi egin zenez, Laudiora lekualdatu zen.

1990eko hamarkadan nazioartera zabaldu zen esportazioei esker eta 1994an Austriako Voestalpine enpresa multinazionalarekin bat egin zuen.

Gaur egun JEZek saihesbideen % 50 eta bidegurutzeen % 80 esportatzen du.

2010an, lantegi berri bat ireki zuen Arberatzen (Iparralden), eta 2000. urtetik partizipazio bat du trenbideen sektoreko VAE VKN enpresan, Indian.

 

–          Zenbat langile ditu eta zer profil profesional dute?

Laudion 210 langile ditu eta Arberatzen, 105. Profil profesionalak gehienbat teknikoak dira: metalurgialari eta mekanikariak, Lanbide Heziketakoak edo Ingeniaritza Teknikoa egindakoak, goi-mailako ingeniariak, etab.

 

–          Nora esportatzen dira produktuak nagusiki?

Austria, Alemania, Ingalaterra, Argentina, Kuba, AEB, Iran…

 

–          Zerk bereizten du JEZ sektoreko beste enpresetatik?

Gehienbat kalitate altukoak baina garestiak izatearen ospea dugu; orokorrean gama altuko produktuak lantzen ditugu. Horrez gain, neurrira egindako soluzioak ematen espezializatuak gara.

 

–          Zein da enpresaren xede ala ikuspegia? Eta zeintzuk balioak?

JEZ Sistemas Ferroviarios SL trenbideetako material finkoak diseinatu, ekoitzi eta saltzen dituen aldi baterako enpresa-elkarte bat da, Talleres y Fundiciones JEZ SA eta VAE GmbH enpresen artean sortutakoa. Enpresaren xedea trenbideen sektoreko beharrei erantzuna ematea da.

JEZ Sistemas Ferroviarios SLren nahia bezeroen beharrak asebetetzea da, onura atera eta denboran zehar iraun ahal izateko.

JEZ Sistemas Ferroviarios SLk bere jardueraren garapenean duen jokabidea etika-arau eta gizarte-erantzukizunekin bat dator.

Lotutako berriak