Itzuli

Emakumearen, Berdintasunaren eta Ekintzailetzaren IV. Foroa

Iragan maiatzaren 18an, Deustuko Unibertsitateko Icaza Aretoan, Emakumearen, Berdintasunaren eta Ekintzailetzaren IV. Foroan parte hartu zuen Cristina MENDIAK, MUTUALIAren ordezkari gisa. Community of Insurance sozietateak antolatu zuen foroa; berdintasunaz, aniztasunaz, kontziliazioaz eta, enpresako gidaritzaz hitz egiteko, eztabaida irekia, begirunezkoa, zehatza eta konstruktiboa egiteko aukera egon zen.

 

Ongietorria eta hasiera-ekitaldia honako hauen eskutik egin zen: Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School negozio-eskolako dekanoa, Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia eta Antonio Tena, Barrilero Asociados abokatu-langelako bazkidea.

 

Moderatzaile gisa, Carolina Pérez aritu zen, AED Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko lehendakaria.

 

  • Ekintzailetza eta berdintasunaren aldeko ekinbide publiko–pribatuen artean, honako gai hauek aurkeztu ziren:

 

Suediako berdintasun- eta kontziliazio-eredua , hauen eskutik: Lars-Hjalmar Widen Suediak Espainian duen enbaxadorea, Luisa Alli Turrillas IKEAko komunikazio-zuzendaria eta

Eugenio Galdón Everis Fundazioko presidentea.

 

Talentua eta genero-haustura: Púlsar Programa, Eugenio Galdón Everis Fundazioko presidentearen eta Alejandra Arana, everis NTT DATA Companyko zuzendari exekutiboaren eskutik

 

Bigarren bloke honetan Alejandra Arana izan zen moderatzaile, ITen aholkularitza-gerentea, everis, NTT DATA Companyn.

 

  • Testigantzen arloan, Jordi Riverak, Das Internacionaleko zuzendari exekutiboak, gai hau aurkeztu zuen:

 

Genero-berdintasunari buruzko kontzientzia duen lidergo korporatiboa

Zurich Taldeko kontziliazio-eredua aurkeztu zuen Zurich Women Network Zuricheko zuzendari Karin Casolak

 

Gazteen ikuspegia berdintasun-gaietan , berriz, María Barandiaran gizarte-boluntario eta psikologoak, Masterra Esku-hartzearen Psikologian.

 

Enpresa-lidergoak ez du sexurik, enpresa-lekukotza bat

aurkeztu zuen, azkenik, Jaione Dávilak, Electricidad Dávila enpresako zuzendariak.

 

Luis Badrinas Community of Insuranceko zuzendari exekutiboa eta bazkidea izan zen moderatzaile,  eta

 

Carlos Biurrunek itxi zuen saioa, Community of Insurance komunitatearen sortzaileak.

Amaierako saioan parte hartu zuen

Mario Garcések, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasunerako Estatu idazkariak,

eta, horren ondoren, Unibertsitateko paraninfoaren kanpoaldean networkinga egin zen.

Lotutako berriak