2017/04/27
Martxoaren 16an, Mutualiak, Deusto Business School-ek gonbidatuta, «Enpresetan berdintasuna sustatzea: Silicon Valleyko eredurantz» izenburua zuen Pertsonen kudeaketa eta garapenerako tailerrean parte hartu zuen.
Jardunaldiak hiru ardatz zituen:
Mónica Carballo, Mutualiako Berdintasun Batzordeko kidea jardunaldian egon zen, eta bertan, besteak beste Velatia, Mercedes, Eusko Jaurlaritza, Vidrala, Iberdrola, Grupo Arteche edo Gamesako pertsonekin gogoetak partekatzeko aukera izan zuen.
Leire Gartziak dinamizatu eta moderatu zuen tailerra; Euskal Herriko Unibertsitateko eta Rotterdam School of Management-eko Gizarte eta erakundeen psikologiako europar doktorea da, eta berrikuntza, adimen emozional eta berdintasunarekin zerikusia duten hainbat ikerketa eta proiektu egin ditu.
Jardunaldia hasteko, semantikoki oso antzekoak baina analisian oso desberdinak diren bi gai aztertu eta hausnartu genituen:
Lehenengo galderari erantzunez, bertan geunden pertsonok gaur egun lidergoa oraindik ere estereotipo maskulinoetan oinarritzen dela ondorioztatu genuen, eta, badagoela, zuzendaritza-postuetan gero eta emakume gehiago egon arren, era horretako lidergoan betikotzeko arrisku handia, erantzukizun-postuak eskaintzerakoan estereotipo maskulinoei garrantzia ematen baitzaie oraindik ere.
Leireren azalpenari esker, enpresetan Lidergo Androginoaren kontzeptua sartuz joateko beharra ikusi genuen, bai sexuaren ikuspegitik (emakumeak gizonekin berdintzen baititu), bai generoaren ikuspegitik ere, buruzagitza mota horretan estereotipo bien balioak nahasten baitira.
Sentikortasuna, enpatia, adeitasuna edo soziabilitatea ezaugarriak, besteak beste, funtsezkoak dira lidergo eraginkorrarekin lotutako hainbat jarrera eta jokabiderentzat, eta horregatik ikusten da lidergo-eredu berriak sortzeko beharra, Lidergo Androginoa esaterako, «zuzendaritzan pentsatu-maskulinoan pentsatu» eredutik urruntzen dena, modu «androginoan» pentsatzeko.
Horrela, muga asko apurtuko genituzke eta enpresen malgutasuna handituko genuke. Horri guztiari hizkuntzaren erabilera zaintzea eta erakundearen kulturaren barruan balioak sartzea gehitzen badizkiogu, bai enpresak, bai gizartea izango dira irabazle.
Bigarren galderari buruz ere ondorio positiboak lortzeko erabakia hartuta, berdintasuna enpresentzat beharrezkoa dela konturatu gara, faktore hauengatik:
Jardunaldiaren bigarren zatian berdintasun-planekin lotutako gogoeta-fitxa eta ekintza-fitxa landu genituen taldeka.
Lana oso interesgarria eta emankorra izan zen, izan ere, zenbait enpresa berdintasun-plana egin eta abiarazteko lehenengo urratsak ematen ari ziren, batzuk erdibidean zeuden, eta beste batzuk, Mutualia esaterako, gaiari buruzko erreferentetzat hartzen gintuzten.
Bakoitzak bere ideiak, erronkak, zalantzak, erantzunak, proposamenak… mahaigaineratu zituen eta Mutualia eredu izan zen askotan, bertan zeuden enpresentzat, bere estrategiaren barruan berdintasuna, aniztasuna eta bateragarritasuna hartzen baititu.