
Padela gero eta jende gehiagok praktikatzen duen kirola da, abantaila fisikoak baititu eta entretenitua baita
Padelak gero eta jarraitzaile gehiago du Euskadin. Azken urteotan, lehiaketa asko jokatzen da. Euskal Federazioak eta klubek antolatzen dituzte, eta pistak espezialitate honek eskaintzen dituen entretenimendua eta abantailen bila ari diren kirolariz betetzen dira. Izan ere, padela finkatzen ari den kirol-modalitate bat da. Euskal Autonomia Erkidegoan indar handiarekin abiatu da, eta jende asko erakarri du. Egia da antza handi duela tenisarekin, baina padeleko pistak txikiagoak izateak, arintasun handiagoa eta erreakzio-gaitasun handiagoa eskatzen dute. Atal honetan aipatu dugun beste edozein kirol praktikatzeak bezala, padelean aritzeak osasunari dakarzkion abantailak asko dira. Padelean ez dago kontakturik eta mugimenduak oso kontrolatuak dira. Horrek lesio.arriskua txikitzen du. Hobekuntza fisikoari dagokionez, psikomotrizitatea doitzeko gaitasuna da nabarmen, hala nola arintasuna eta berehalako erreakzio-gaitasuna handitzea. Aldi berean, organismoa suspertzen du. Padeleko partida batek eskatzen duen kontzentrazio handia dela eta, erreflexuen bizkortze maximoa dakar berekin. Padela, gainera, erraz ikasten den kirol bat da, ariketa aerobikoa dakar berarekin, baina ez du gorputzaren gehiegizko esfortzurik eskatzen eta aukera ematen du partiden erritmoa jokalari bakoitzak bere sasoi-egoeraren araberako prestazioetara egokitzeko. Era berean, muskulu-talde zehatz batzuk indartzen laguntzen du. Adibidez, pilotari jotzean, bularreko muskuluekin, deltoideekin, besoko bizepsekin eta trizepsekin lan egiten da. Pistan zehar aritzean, aldiz, koadrizepsek eta abduktoreek egiten dute lan funtsean. Padelean aritzeak dinasmismo eta arnas hiperbentilazio handia dakar berekin. Horrek zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua nabarmen estimulatzen du, eta zirkulazio-ariketa altua eskatzen du. Horrela, istripu zerebrobaskularrak prebenitzen ditu. Padela entretenigarria da, estresa kentzen du, mugimenduen eta erreflexuen koordinazioa hobetzen du, muskuluak indartzen ditu, bihotzeko arazoak prebenitzen ditu, burua arintzen du, beste kirol batzuetan baino lesio gutxiago eragiten du eta edozein adinetarako da egokia.
Padeleko EAEko selekzioa duela gutxi itzuli da jokora Portugalekin, Euskal Kirol Federazioen Batasuna-Unión de Federaciones Deportivas Vascas erakundearen babesarekin. Lehenago Alemania, Frantzia eta Uruguairen kontra jokatu zuen, eta zenbait denboraldi nazioartean jokatzen ikusi gabe igaro ondoren, euskal selekzioak bere indarrak Portugalgoaren aurka neurtzeko aukera izan zuen, euskal lurretan. Emakumeen taldeari dagokionez, aurrez aurreko ezin hobea izan zen portugaldar eta euskal selekzioetako neskena. Laukarizko Landa Zelaian izan zen adiskidantzako partida, portugalgo Absoluta selekzioaren eta EAEko sub 23aren artean. Euskal neskek maila handia erakutsi zuten oso joko erasokorra izan zuten jokalari batzuen aurrean. Jokatutako hiru puntuen artean, bat euskaldunen alde izan zen. San Inazio kiroldegian, bi selekzio absolutuek jokatu zuten aurrez aurre. Eta Portugalgo neskak berriz gailendu ziren, 3-1. Euskal selekzio absolutuak, oso jokalari gaztez osatua eta Belén Álvarez kapitain, azken uneraino egin zuen aurre, baina hirugarren seteko tie breakeko azken puntuan galdu zuen. Gizonezkoen partidetan, sub 23 taldea osatzen duten gazteek, Eduardo Simal kapitain, garaipena hurbil izan zuten, Jaime Bergareche jokalariak lesioa izan arte. Selekzio absolutuek San Inazio kiroldegian jokatu zuten, Jaime Bergarecheren bajarekin, baina euskal selekzioarekin estreinatu ziren bi jokalari berrirekin: Mikel Ayerbe eta Jorge Mendieta. Justu-justua izan bazen ere, bertakoen garaipenak EAE padelaren munduan potentzia handikotzat berretsi zuen, bere hurrengo hitzordurako armen beila egiten: Selekzio Autonomiko Absolutuen Espainiako Txapelketa. Higuerón Erreserban (Malaga) jokatuko da, urriaren 7tik 9ra. Itzuliko partida ere zehaztuta dago hurrengo denboraldirako, Portugalen.
