2017/09/28
Eskutik Batzordea abiarazi dugu Mutualian; hots, EUDek eta gizarte-laguntzaileek osatzen duten diziplina anitzeko taldea. Babesten ditugun langileei ematen diegun arreta hobetzea du helburu, eta erantzun koordinatua ematen die lan-istripu edo gaixotasun profesional larria pairatu duten pertsonen osasun-beharrei, baina baita gizarte-beharrei ere, harik eta guztiz osatzen diren arte edo, bestela, tratamendua amaitzen duten arte eta ondorioen behin betiko balorazioa egiten dieten arte.
Hauek dira taldearen lan nagusiak:
– Banakako eta/edo familiako arazoak antzematea, eta izandako istripuaren ondoriozko etorkizuneko arrisku-egoerak prebenitzea (esaterako: etxeko laguntza behar izatea edo aldi baterako etxebizitza irisgarri batean birkokatzea).
– Aldi baterako edo behin betiko ezintasuna duten pazienteen mugikortasunerako laguntza teknikoei eta eguneroko bizitzako jarduerei buruzko berariazko beharrak baloratzea.
– Istripua izan duten eta beren probintziatik kanpo ospitaleratuta dauden langileei dagokienez: Kasua aztertzea, hauetarako aukerarik onena emateko:
– Hasieran aitortutako ezgaitasun-maila larritu delako (erabateko ezintasunetik ezintasun absolutura edo ezintasun absoluturik baliaezintasun handira) aldatu diren kasuak sei hilez behin berrikustea, behar berriak baloratzeko.
Kasuak aztertu eta paziente eta familia bakoitzak behar dituen beharrak zehaztu ondoren, horiek konpontzen dira gizarte-laguntzako prestazioei aurre egiteko Mutualiak dituen baliabide ekonomikoen bitartez; 2017ko ekitaldian, 900.000 euroko aurrekontua onartu du Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak.
Batzordeak aztertzeko modukoa den kasuren bat ezagutzen baduzu zure erakundean, bidal iezaguzu mezu bat GrupoEskutik@mutualia.es helbidera, eta ahal bezain azkar jarriko gara zurekin harremanetan.
Gogoan izan, halaber, Mutualiak bere bazkideei eskaintzen dizkien gizarte-prestazioen katalogoa kontsulta dezakezula gure webgunean.