Itzuli

ESS/77/2017 Agindua

itsasoko araubide bereziko bigarren eta hirugarren taldeetako langileek 2017an Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioaren oinarriak

ESS/77/2017 Agindua, otsailaren 3koa, itsasoko araubide bereziko bigarren eta hirugarren taldeetako langileek 2017an Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioaren oinarriak ezartzen dituena.

 

 

Agindu horren bitartez, gertakari arruntengatiko edo profesionalengatiko kotizaziorako oinarri bakarrak zehazten dira, probintziaren, arrantza-modalitatearen eta kategoria profesionalaren arabera, 2016. urtean jasotako ordainsarien batez besteko balioak aintzat hartuta.

 

Itsasoko langileen Gizarte Segurantzako araubide berezian babestutako kontingentzia eta egoera guztietarako, Arrantza-sektoreko langileen gizarte-babesa arautzen duen Legearen (urriaren 21eko 47/2015 Legea) 10. artikuluko bigarren eta hirugarren taldeetako langileen kotizazio-oinarri bakarrak agindu horren eranskinetan agertzen diren zenbatekoak izango dira 2017rako, kalterik egin gabe koefiziente zuzentzaileei buruz urriaren 21eko 47/2015 Legearen 11. artikuluan ezarritakoari.

 

Norberaren konturako langileei dagokienez, eta kontuan izanik beren kotizazioak hilekoak direla, kotizazio-oinarria aldatu behar duten kasuetan –probintzia, arrantza-modalitatea edo kategoria profesionala aldatzeagatik–, aldaketa horiek hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera sortuko dituzte ondoreak, eta, ordura arte, lehen kotizatzen zuten kotizazio-oinarriarekin jarraituko dute.

 

Kotizazio-alderik egonez gero agindu horretan ezarritako kotizazio-oinarrien eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako kotizazioen artean, 2017ko apirilaren azkeneko egunean bukatzen den epean sartu ahal izango dira kotizazio-alde horiek, errekargurik gabe.

 

2017ko otsailaren 5ean jarri zen indarrean, baina 2017ko urtarrilaren 1etik izanik ondoreak.

Lotutako berriak