mutualia on
Itzuli

Etenaldi aktiboak lanean eta NMEak

Nahasmendu muskuloeskeletikoek (NME) hezur, lotailu eta artikulazioei zein muskuluei, tendoiei eta pertsonen sistema baskularrari eragiten diete. 

Egitura horien edozein gaitzek osasunari kalte egin diezaioke, molestia txikietatik sintoma mediko larriagoetaraino, eta azken horiek laneko baja bat eragin dezakete, baita ezintasun bat ere. 

Lan-absentismoaren kausa nagusia dira. Laneko bajen % 25, gutxi gorabehera, NME-engatik gertatzen dira, eta haiek dira, halaber, laneko gaixotasun guztien % 80ren baino gehiagoren arrazoia. 

Lan-esparruan, nahasmendu ohikoenak kontrakturak, tendinitisak, burtsitisa, eta abar izaten dira. Gehienak bizkarrean eta goiko gorputz-adarretan agertzen dira (sorbaldan, ukondoan, eskumuturrean), baina beheko gorputz-adarrei ere eragin diezaiekete. 

NOLA PREBENITU DITZAKEGU NME-AK ENPRESAN 

Neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeaz gainera, azken hamarkadan, lantokian Osasuna Sustatzeko estrategiak ezartzearen ondorioz, langileen egoera fisikoa hobetzeko neurriak hartu dira. Horien artean, oso interesgarriak dira muskuluak berotzeko eta luzatzeko programak. Gorputza prestatzen dute egin beharreko jarduerarako, gorputzaren tenperatura, odol-fluxua eta muskuluen elastikotasuna handituz. Modu horretan, zurruntasuna gutxitzen da, muskuluen malgutasuna hobetzen da, metatutako karga fisikoa kentzen da eta atxikidurak sortzea saihesten da. 

MUTUALIA ON! programaren bidez, lantokian muskuluak berotu eta luzatzeko errutina erraz bat irakasten dugu: ETENALDI AKTIBOA, gutxi gorabehera 7 minutu irauten duena. 

Interesa duten enpresei 4 jarduketa-mota proposatzen dizkiegu: 

  • SAIO BAKARRA, orokorra eta praktikoa. 
  • ZEREGIN espezifiko baterako ATSEDENALDI AKTIBOKO TAILERRA. 
  • LANPOSTU baterako ETENALDI AKTIBOKO TAILERRA. 
  • Enpresaren ekimenen batentzako LAGUNTZA TAILERRA. 

Sistema antzekoa da guztietan: 

  1. Enpresaren instalazioak bisitatzen ditugu, egongo garen pertsonen lan-jarduerak eragindako karga fisikoa baloratzeko. 
  1. Errutina espezifiko bat sortzen dugu, MUTUALIA ON! programan jasotako 56 ariketako sail batetik abiatuta. 
  1. Egingo den jarduketaren arabera, hura gauzatzeko modua adosten dugu, eta tailerrak edo etenaldi aktiboaren ezarpena antolatzen da eguneroko errutinan, xede diren txanda eta taldeetan, enpresak izendatutako laguntzaileekin batera eta une oro ikuskapena eginez.  
  1. Aurretiazko egoera jasotzen dugu, baita tailerra amaitu ondokoa ere, parte-hartzaileen asebetetzea eta sumatu duten hobekuntza baloratzeko. 

Gure webgunean eskura duzue MUTUALIA ON! programaren laguntza-materiala. 

Muskuluak deskargatzeko tailerraren posterra 

Muskuluak deskargatzeko tailerraren Z-Carda 

Eta gure YouTubeko kanalean. 

Zure enpresan MUTUALIA ON! programaren jarduketaren bat abian jartzeko interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Prebentzio Aholkularitzarekin, prevencion@mutualia.es helbidearen bitartez. 

Lotutako berriak

Mutualiaren titulartasuneko webgune honek soilik helburu teknikoa duten norberaren cookieak erabiltzen ditu, eta ez du erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik jasotzen ez lagatzen, horien baimenik izan ezean.

Nolanahi ere, hirugarrenen webguneetarako estekak daude, eta horiek ez dute zerikusirik mutualitate honen pribatutasun-politikekin; webgune horietara sartzean erabaki ahal izango duzu horiek onartu edo ez.

ONARTU

Gure COOKIEEN POLITIKA kontsultatu dezakezu, hemen klik eginez