
Azaroaren 11n, Mutualiak 17. Familiaren Astearekin kolaboratu zuen, jardunaldi bat antolatuz. Bilboko Gurutze Gorriaren egoitzan egin behar izan zen jardunaldia, ikaslegai gehiago zegoelako Henao kaleko ikastaro-gelan lekua baino.
Jardunaldia FAMILIA ADIMENTSUAK izenarekin egin zen, eta Antonio ORTUÑO psikologoa aritu zen hizlari, giro lasaia sortu, eta bertaratu zirenak adi-adi eduki zituena. Inkesta bete zutenen % 90k adierazi zuen jakin minak geratu zirela, saio gehiago antolatu behar zirela eta bertaratzeko aukera izan ez zutenentzako esperientzia errepikatu behar zela. Saioak izandako arrakastak eta harrera onak pozez bete gaitu.
Gure kolaborazioaren ondorioz, azaroaren 15ean, asteartea, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Angel Toña ordezkari) ordezkariak eta gainerako agintariak bertan zirela, MUTUALIAk Euskadi Familia 2016 AITORPENA jaso zuen Euskaltel eta PWN enpresekin batera, kontziliazioarekiko konpromisoa serio hartu duen erakunde eredugarri izendatuta.
Saio berean, IBERDROLAk Euskadi Familia 2016 saria jaso zuen kontziliazioaren arloan egindako ibilbide luzeagatik, zehazki, amatasuna eta seme-alaben zaintza zein heziketa errazteko malgutasun-neurriengatik eta GURASOEN ESKOLA proiektuarengatik, langileen seme-alabek eskolarik ez duten denbora-tarteari loturiko premiak asetzen dituena.
Saioa amaitzeko Emilio Duró aritu zen. Tonu atsegin eta zuzenean, «Ezin da amore eman» hitzaldia eman zuen, eta aukera izan genuen Emilioren mezua jasotzeko, mezu baikor, indartsu eta tinkoa. Goazen bidetik jarraituko dugu.
