Itzuli

EYHER

Gerentearen aurkezpena,Guillermo Imaz:

 Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziaduna ESTEn eta MBA Executive Deustuko Unibertsitatean. Madrilen lau urte multinazional iparamerikar batean lanean eman eta gero, Eyherren sartu zen 1995ean, gerentearen laguntzaile bezala. César Trocaolarekin batera, enpresa erosi zuen 2009an. Bera ere Enpresa Zientzien lizentziaduna eta MBA Executive da Deustuko Unibertsitatean. Elkarrekin, enpresaren hazkundea eta dibertsifikazioa sustatu zuten ingeniaritza-saila indartuz eta puntako sektore batzuetan zuen presentzia sendotuz (besteak beste, sektore aeronautikoan, automobilgintzan eta energia-sektorean).

 

Beren hazkunde-estrategia berrikuntzan eta konponbide berrien garapenean oinarritzen da, bai eta azpikontratazio-politika batean ere. Horrela, Eyherrek beretzat gordetzen ditu egiteko batzuk, horietan eman dezakeen balioa oso altua delako (adibidez, diseinua edo amaierako muntaketa eta puntuan jartzea), baina malgutasuna dauka bere ekoizpen-ahalmena asko igotzeko. Estrategia hori jarraituz, bikoitza fakturatu dute 2015ean.

 

Zer egiten du enpresak eta noiz sortu zen?

 

Eyher 1953an sortu zen. Industrian zamak mugitzeko konponbideak diseinatu eta ekoizten ditu, 500 kilotik 300 tonaraino, bai eta pertsonak igotzeko konponbideak ere. Ekoizten dituen gaien artean plataforma jasotzaileak eta zamak iraultzeko makinak daude, AGVak, etab.

Hogeita zortzi langile ditu eta ia jarduera-sektore guztietan egiten du lan, baina azkenaldian indar gehien izaten ari den sektorea aeronautikoa da.

Hegan – Euskadiko Aeronautika Klusterreko kide da Eyher. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu horrek Euskadiko aeronautika eta espazioko sektoreko eragileak biltzen ditu. Sektore hori ordezkatu eta dinamizatzea da haren helburua, epe labur, ertain eta luzeko lehiakortasuna handitzeko. Horretarako, lankidetza eta berrikuntza sustatzen dituzte enpresen eta beste agenteen artean, elkarlanean sektoreko erronka estrategikoei erantzuna emanez.

Eyherrez gain, enpresak (Aernnova, ITP, Sener, Alestis, DanobatGroup, DMP edo KortaGroup), zentro teknologikoak (IK4 edo Tecnalia) eta prestakuntza-zentroak (Deustuko Unibertsitatea edo Mondragon Unibertsitatea) dira Heganeko kide.

 

 Merkataritza Ganberak ETE industrial onenaren saria eman dizue 2015ean. Zer esan nahi du sari horrek?

 Sari hori onespen handia izan da Eyherreko erakunde guztiarentzat. Izan ere, Merkataritza ganbera Gipuzkoako industriaren garapenaren alde eta, ondorioz, Gipuzkoako gizarte guztiaren garapenaren alde ari den erakundea da. Horrek esan nahi du ondo ari garela, baina oraindik bide luzea geratzen zaigu nahi dugun lekura iritsi arte.

Lotutako berriak