Jasotako fakturen kudeaketa eta ordainketa prozedurak azkartu nahiean eta abenduaren 27ko 2013/25 Legea bete nahiean, Mutualiak fakturak jasotzeko modua “Facturae” formatura egokituko du. Lege honek estatuko, erkidegoko, eta tokiko sektore publikoa faktura elektronikoa ”Facturae 3.2” formatuan erabiltzera behartzen du. Fakturak Espainiako Zerga Agentziak onarturiko ziurtagiri digital baten bidez sinatuak egon beharko dira.
Erabaki honek 5.000 euro gainetiko fakturetan bakarrik izango du eragina. Zenbateko hau gainditzen ez duten fakturen kasuan igorleak erabakiko du paperezko formatua edo eta formatu elektronikoa erabiltzen duen.
Hau dela eta, 2015ko urtarrilaren 15etik aurrera, 5.000 eurotik gorako fakturak igorri behar dituzten hornitzaileek, beti ere sozietate anonimo edo mugatuak badira (pertsona fisikoak ez), fakturak bidaltzeko derrigorrez formatu elektronikoa erabili beharko dute. Mutualiak ezin izango du beste formaturik onartu.
Hurrengo jakinarazpenetan formatu berria erabiltzeko modua eta faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra erabiltzeko informazioa zabalduko dugu. Bitartean, fakturazio elektronikoari buruz informazio zehatza izan nahi baduzuewww.facturae.gob.es web orrian aurki dezakezue.
Edozein zalantzatarako facturelectronica@mutualia.es helbidean aurki gaitzakezue.