Itzuli

Gaur, azaroak 18,ANTIBIOTIKOAK ZUHURTZIAZ ERABILTZEKO EUROPAKO EGUNA da

Europan, antibiotikoen kontsumorik handiena ospitaleaz kanpo izaten da, urtaroen arabera, neurri handi batean, azaroa eta otsaila artean, kasurik gehienetan biralak diren infekzioen tratamendurako. Espainia, Europa hegoaldeko beste herrialde batzuekin batera, biztanleko antibiotiko gehien kontsumitzen duen Europako herrialdeetako bat da.

 

Antibiotikoen preskripzioen % 90 Lehen Mailako Arretako kontsultetan egiten da, eta % 36ra bitartekoak desegokitzat jotzen dira. Arnasketa-prozesu biriko bat antibiotikoekin tratatzeak ez du ezertarako balio, pertsona beharrezkoak ez diren arriskuen eranginpean jartzen du, eta gainera antibiotikoarekiko erresistentzia handitzen du. Erresistentzia hori gertatzen da mikroorganismoek infekzioak sendatzeko erabilitako sendagaiek eraginkorrak izateari uztea eragiten duten aldaketak jasaten dituztenean.

 

Fenomenoa kezkagarria da, mikroorganismo erresistenteek pertsona baten heriotza eragin baitezakete, beste batzuei transmititzea eta kostu ekonomiko eta bizitzen kostu handiak. Antibiotikoekiko erresistentzia honako kasu hauetan handitzen da:

 

  • Antibiotikoak behar ez denean erabiltzen direnean, edo, agindurik gabe, espektro zabalekoak erabiltzen direnean.

 

  • Dosi txikiegietan hartzen direnean.

 

  • Tratamendua beharrezko denbora bete aurretik eteten denean, kontuan hartuta beharrezko denbora hori oso aldakorra dela infekzio-motaren arabera.

 

Gero eta baliabide gutxiago dago antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko, antibiotiko berriak garatzeko egungo murrizketa kontuan izanik, eta gaur egungoak, erresistentzia horien ondorioz, azkar ahitu daitezkeelako.

 

Mutualia konprometituta dago problematika horrekin. Horren adierazgarri, Estatuko lehen erakundea izan gara gure klinikak Ospitaleko Infekzioei buruzko UNE 179006 arauaren arabera egiaztatzen.

 

 

 

 

Zer egin?

 

 

Pazientea bazara

Osasuneko profesionala bazara

 

Hartu antibiotikoak modu arduratsuan.

 

Antibiotikoak erabiltzean bakterioak sendagai horiekiko erresistente bihurtzen dira; beraz, garrantzitsua da antibiotikorik ez hartzea arrazoi okerrengatik edo modu okerrean.

 

Hartu antibiotikoak bakarrik medikuak agintzen dizunean, eta jarraitu haren gomendioei, eraginkorrak izaten jarraitu dezaten etorkizunean.

 

Ez gorde tratamenduaren ondoren soberan geratu zaizkizun antibiotikoak. Medikuak agindu baino dosi gehiago jaso baduzu, galdetu zure farmazialariari nola baztertu.

 

 

Sustatu antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzea.

 

Jarraitu gure praktika klinikoko gidei:

 

  • Kirurgia aurreko profilaxi antibiotikoa

 

  •  Terapia antibiotiko ez-kirurgikoa

 

  •  Mikroorganismo multierresistenteak eta mikrobioen aurkakoak erabiltzea

 

Erabili antibiotikoen egonkortasun-taula eta antibiotiko bakoitzaren informazio-orriak.

 

 

 

 

 

 

 

J. de la Fuente Ortiz de Zárate

Lotutako berriak