Itzuli

Gipuzkoa Berdinago buletina

Mutuailak urratsak ematen jarraitzen du erakundean hizkuntza-kudeaketa hobetzeko/sustatzeko helburuan. 2012. urtean jada onartu zen Mutualiaren Hizkuntza Politika eta abian jarri zen lehen Euskara Plana. Gaur egun, gure zerbitzu guztiak euskaraz ere eskaintzeko bidean aurrera egiten jarraitzen dugu, langileek beren lehentasunezko hizkuntzan lan egin ahal izatea bermatzeaz gain. Prozesu horretarako, funtsezkoa da aliantzak sortzea, hala nola Gipuzkoa Berdinago proiektua; Mutualiak bertan parte hartzen du.

Gipuzkoa Berdinago egitasmoa 2016 urtean sortu zen lurraldean hizkuntza berdintasunaren alde egiteko. Gipuzkoako zenbait erakundek (administraziokoak, enpresak, kirol elkarteak, finantza arloko erakundeak eta abar) bat egin zuten komunikazio publikoan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko asmoaren inguruan.

Orain, baliabide berri bat jarriko dugu martxan. Urtean bitan, Gipuzkoa Berdinago buletina zabalduko dugu. 8-10 albiste zabalduko dira buletin bakoitzean: Gipuzkoa Berdinago proiektuari lotutakoak, Gipuzkoako entitateek komunikazio publikoan hizkuntza berdintasunerantz emandako urratsen ingurukoak eta nazioartean komunikazio publikoaren esparruko berrikuntza eta praktika onen ingurukoak.

Buletina euskarri arina eta interesgarria izango da komunikazioarekin lotutako ardurak dituzten pertsonentzat eta, arlo horretan, hizkuntzak kudeatzeko modu egokien bila ibili behar dutenentzat.

Gonbidatzen zaitugu buletina urtean bi aldiz posta elektroniko bidez jasotzera. Lotura honetan sartuta modu errazean egin dezakezu harpidetza.

ANIMATU ETA EGIN HARPIDEDUN!

Lotutako berriak