
2015ean eta 2016an lortutako arrakasta dela eta, aurten berriro ere antolatu ditu Mutualiak hainbat Ahots Eskola hiru lurraldeetan.
Aurreko edizioetan bezalaxe, oraingoan ere izango dugu Alfonso Muñoz Etxebarria jaunaren laguntza; logopeda horrek 24 urteko esperientzia du hizkuntzaren disfonien eta patologien tratamenduan.
Lantegiak modu berean garatuko dira: aurrez aurreko hiru saio talde txikian, ikuspegi funtsean praktikoa eta parte-hartzailea ematearren.
Ahotsa laneko tresna da lanbide askotan, eta jasandako edozein alteraziok eragina izan dezake lan-jardueran. Ahotsa zaintzea laneko osasunaren alderdi garrantzitsua da eta, gaur egun, jarduteko eta hobetzeko aukera handiak ditu.
Eman izena beldurrik gabe! Ahotsak eskertuko dizu.
