
Mutuaren zuzendaritza taldeak izendapena onartu du, eta Ministerioko Enplegu eta Gizarte Segurantzara bidali da, bertan berresteko.
Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko Mutuako, zuzendaritza batzordeak, Ignacio Lekunberri Mutualiako Zuzendari Kudeatzaile gisa izendatzeko proposamena bidali du Enplegu Ministeriora eta Gizarte Segurantzara.
Ignacio Lekunberri Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da UPV/EHUtik. Mutuan egin duen ibilbidea 1985ean hasi zen, 1990ean Mutua Vizcaya Industrial-eko Finantza Zuzendari bezala izendatua izanik. 2003tik 2012ra kudeaketa kontroleko zuzendari izan da, hasieran Mutua Vizcaya Industrialen eta 2006tik aurrera Mutualian. 2012an Zuzendari Kudeatzailearen alboko izendatu zuten. Esparru instituzionalean, Ignacio Lekunberri, Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Erakundeko, presidentea izan zen 2011-2013 denboraldian.
Ignacio Lekunberrik lanpostu berrian izango duen helburua, Mutualia sektore horretako erreferentziazko mutua gisa sendotzea izango da, beti ere bezeroaren itxaropenak kontuan izanda, elementu bereizle gisa.
Mutualia, 2006an, gizarte segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen Euskadiko hiru mutua garrantzitsuenek bat egin ondoren sortu zen. Mutuak laneko istripuen, gaixotasun profesionalen eta ohiko kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasunak aseguratzen ditu, eta enpresei zerbitzua ematen die laneko arriskuen alorrean.
Azken urteetan, Mutualiak bere bezeroak fidelizatzera eta enpresa sortu berriak bereganatzera zuzendutako jarduera indartu du. Estrategia horri esker Euskadiko Autonomia Erkidegoko lehenengo mutua gisa finkatzea lortu du. 2014. urtea, %42ko merkatu kuotarekin itxi zuen.
