2016-06-07
OGASUN ETA HERRI LANEN MINISTERIOA
· Sozietateen gaineko Zerga, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga.- Ekainaren 6ko HAP/871/2016 Agindua, Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga aitortzeko ereduak onartzen dituena, egoitza iraunkorra izan, eta Espainiako lurraldean presentzia duten atzerrian eratutako errentak atxikitzeko eraentzapeko erakundeei aplikatzekoa, 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko zergaldiari dagokionez; aitorpena eta diru-sarrera egiteko jarraibideak barne hartzen ditu, bai eta baldintza orokorrak eta aitorpena elektronikoki egiteko prozedura ere; era berean, sozietateen gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 101. artikuluko baldintzak betetzen dituzten erakundeei lotutako pertsona nahiz erakundeek eragiketak egiteko erabili behar duten dokumentu normalizatua onartzen du. 5529. xedapena – 166 or.
INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA
· Metrologia.- Ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretua, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea garatzen duena.- 5530. xedapena – 170 or.
2016-06-11
HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROLETAKO MINISTERIOA
· Jabetza intelektuala.- Maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretua, obra zurtzen araubide juridikoa garatzen duena. 5717. xedapena – 8 or.
NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA
· Kalitate-arauak.- Ekainaren 10eko 255/2016 Errege Dekretua, haragiari, urdaiazpikoari, paletari eta solomo iberikoari buruzko kalitate-araua onartzen duen urtarrilaren 10eko 4/2014 Errege Dekretua onartzen duena.- 5721. xedapena – 3 or. |