2015/05/05
Joan den martxoaren 12an Carles Salas Ollé jaunak eskainitako “LANEKO ISTRIPU-TASAREN KOSTUEI” buruzko mintegi teknikora joateko aukera izan ez bazenuen, maiatzaren 11n eta 12an egin ahal izango duzu, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.
Carles Salan Ollé jauna sendagile aditua da Laneko Osasunean (Bartzelonako Unibertsitatea), psikologian doktorea (Valentziako Unibertsitatea), Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi Teknikaria, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Enpresa Elkartearen Departamentuari atxikitako irakaslea.
Kostuei buruzko bere azalpena lau ardatz nagusi hauetan oinarritzen da: istripuek eragindako kostua aztertzeko justifikazioa eta oinarri teorikoa, prebentzioaren ekonomia, laneko arriskuen kostuak aztertzeko metodologiak eta, azkenik, kalkulu-eredu baten aplikazio praktikoa, erabiltzaile guztientzako adibideak
Mintegia prebentzio-teknikariei xedaturik dago.
Data: | 2015.eko maiatzaren 11 | 2015.eko maiatzaren 12a |
Lekua: | CLINICA PAKEA
Barrio de Ibaieta, 20018 Donostia-San Sebastián |
EINBER Gamarrako Industrialdea.
Los Olmos hiribidea, 1. D-1 Eraikina Lehen solairuan, 108 Bulegoa 01013 Vitoria-Gasteiz |
Ordutegia: |
09:30etatik 14:00etara. |
Izen-ematea doakoa izango da. Bertara joateko izena eman beharko da.