Itzuli

Istripuak errapideetan, lanorduetan

Espainian, egunero 143 istripu gertatzen dira errepideetan, lanorduetan. 2015. urtean, 800 pertsona baino gehiago hil ziren eta 5.000 pertsona baino gehiago zauritu ziren errepidean, lana dela-eta joan-etorrian ari zirela. Egoera horren aurrean, enpresek jardun egin behar dute, eta lan-arriskuak prebenitzeko planean istripu horiek saihesteko neurriak sartu beharko dituzte. Hainbat ekintzaren artean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ibilgailu propioaren ordez mugitzeko beste modu batzuk zabaltzea eta ahalbidetzea gomendatzen die enpresei, hala nola, garraio publikoa, bizikleta, oinezkoentzako ibilbideak eta abar erabiltzea.

Hona hemen gidatzean eragina duten zenbait arrisku-faktore:

 

–         2016ko lehenengo sei hilabeteetan errepidean hildakoek gidatzen zituzten ibilgailuen batez besteko antzinatasuna 14 urtekoa zen; 2014. urtean, aldiz, 12,3 urtekoa.

 

–         Gutxi gorabehera, milioi bat ibilgailuk baino gehiagok (%5) akats larriak izan ohi dituzte gurpiletan, gehienbat arrazoi hauengatik:  marrazkiaren sakontasuna legeak ezartzen duen gutxienekotik (1,6 mm) beherakoa izatea; higadura irregularra izatea, esekidura txarragatik edo lerrokadura okerragatik, eta presio desegokiarekin zirkulatzea.  Gainera, erabilera profesionalagoa duten ibilgailuek, hala nola, furgonetek, akatsen indize handiagoa izan ohi dute pneumatikoetan.

Era berean, pneumatikoaren presioa hotzean eta ordezko gurpila aldizka begiratu behar dira, baita balbuletatik aire-ihesak ote dauden gainbegiratu ere. Tapoia iragazgaiztasuneko elementua da, eta, hortaz, erabiltzea funtsezkoa da.

–         Carlos III.a Unibertsitateko Ibilgailu Automobilen Segurtasuneko Institutuak (ISVA) egindako “2012ko bide-segurtasuneko ibilgailuen ikuskapen teknikoaren ekarpena” izeneko azterketaren arabera, Europar Batasunean akats teknikoengatik gertatutako auto-istripuen kopurua %6koa da, eta motorren istripuen kasuan, %8koa. Espainian, aurtengo lehenengo sei hilabeteetan, heriotzaren bat eragindako istripuetan inplikatutako ibilgailuen %4k iraungita zuen IAT agiria.

–         Abiadurak 300 hildako baino gehiago eragiten ditu urtero. Abiadura %5ean areagotzeak %20eko gehikuntza dakar heriotzadun istripuetan. Orduko 80 kilometroan joanda, oinezko bat harrapatuz gero, ia ezinezkoa da oinezko horren bizitza salbatzea. Orduko 90 km-ra mugatutako bide konbentzionalak abiadura-mugak gehien betetzen ez diren errepideak dira. Abiadura egokian gidatzeak trafiko-istripuetako hildakoen laurdena saihestu dezake.  Orduko 120 km-ko abiaduran, futbol zelai baten distantzia baino tarte handiagoa behar da gidatzen dugun ibilgailua geldiarazteko. Distantzia ez dago ibilgailuaren mende soilik, baita gidariaren baldintza psikoteknikoen mende ere.

DGT –ek emandako datuak

Lotutako berriak