2017/09/20
Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioaren kudeaketan 2015az geroztik egin diren araudi-aldaketei esker, errazagoa da prestazioa lortzea, eta langile gehiagok eskuratu ahal izan dute. Gainera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak irizpide berriak zehaztu ditu, esaterako: aldi baterako ezintasuneko, amatasun/aitatasuneko eta haurdunaldi/edoskitze naturaleko arriskuko prestazioen ondoriozko sarrerak ez kontabilizatzea jardueraren ondoriozko etekin ekonomiko gisa, sarreren % 10etik gorako galerak baloratzeko orduan. Hori horrela, aukera handiagoa dago prestazioa eskuratzeko.
Hurrengo grafikoan, jarduera eteteagatiko prestazioa kudeatzen duten erakundeek 2013tik gaur egunera arte onartu dituzten eskaeren ehunekoa (eskaera onartuak / eskera ebatziak) aldera daiteke. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 75 onartu ditu, eta mutuen sektoreak epe berean ebatzi diren eskaeren % 50 baino gehiago onartu ditu. Mutualiak, zehazki, 2017an ebatzi diren eskaeren ia % 71 onartu ditu; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren baliotik oso gertu.

Demagun autonomo batek hileko 919,80 €-ko gutxieneko kotizazio-oinarria duela, 20,24 € ordaintzen dituela hilean jarduera eteteagatiko estaldurarako, bi seme-alaba dituela bere kargura eta prestazioa eskuratzeko betekizunak betetzen dituela. Bada, autonomo horri 671,40 €-ko prestazioa emango zaio hilean eta 274,10 € kotizatuko ditu hilean gertakari arruntengatik prestazioak batez beste irauten dituen 9,7 hilabeteetan (gehienez 12 hilabete dira).
Jarduera eten duten autonomoentzako prestazioa aitortzeko joera aldatu dela ikusita, Mutualiak estaldura hori eskuratzera animatzen ditu autonomo eta beren aholkularitza guztiak, gertakari hori babeste aldera, jakitun baita zer nolako garrantzia duten autonomoek herrialdeko enpresa-egituran.
Diego Badosa Quintana. Jarduera Etete Prozesuko zuzendaria