
Mutualiak eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ahaleginak batu ditugu enpresei mota horretako istripuak prebenitzen lagunduko dien trebakuntza eskaintzeko; izan ere, mota horretako istripuak, ekitaldiz ekitaldi, portzentaje handi bat dira laneko ezbehar-tasen baitan.
Azken hamarkadan trafiko-istripuak gutxituz joan badira ere, azken bi urteetan beheranzko dinamika hori aldatu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan. Hemen, istripu-kopurua igo egin da nabarmen, bai lan-istripuetan, bai lan-istripu ez direnetan; bi kasu horietan, % 7 baino gehiago egin du gora istripu-kopuruak 2015ean, 2014arekin konparatuta.
Igoera hori dela eta, Mutualiak eta Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak, bere bide-segurtasun eta mugikortasun seguru eta jasangarrirako Plan Estrategikoan, bideko laneko arriskuen prebentzioa sustatzea erabaki dute, hildakoen eta lesionatuen kopurua murriztu eta in itinere eta misioan gertatzen diren istripuak gutxitzeko metodologia gisa.
Istripu gehienak gehiegizko abiadurak eta arreta-galtzeek sorrarazi ohi dituzte, eta horiek guztiak pertsonari eta mugikortasun seguruarekiko bere sentsibilizazioari lotutako kausak dira. Programaren helburua enpresa bakoitzeko hezitzaileak prestatzea da, enpresa barruan ahalik eta sentsibilizazio eta hedapenik handiena egiten saiatzeko.
Programak 20 ordu irauten du eta honela egituraturik dago:
- AURREZ AURREKO FASEA:
Aurrez aurreko bi saio, hasierakoa eta bukaerakoa, 5 ordukoa bakoitza. Saio horietan, parte-hartzailearen sentsibilizazioa landuko da, esperimentazioaren, ariketa analogikoen, rol-playing-aren eta banakako ariketen bitartez.
- FASE BIRTUALA:
Aplikazio interaktiboak ikusiz; iruzkinak, zalantzak eta iritziak foroetan partekatuz; bideoak ikusiz; ariketak eginez; testuak irakurriz eta abar.
Aurrez aurreko saioak Bilboko gure instalazioetan izango dira, urriaren 13an eta azaroaren 3an, 9:00etatik 14:00etara.
Fase birtuala aurrez aurreko bi saio horien bitartean egingo da, ordutegi librean.
