Itzuli

Joan den larunbateko BOEn argitaratu zuten 311/2016 Errege Dekretua, uztailaren 29koa; haren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora egokitu zuten Europako 2003/88/EE Zuzentarauaren 8. artikulua, arrisku bereziak edota tentsio handiak dituzten lanpostuetan gaueko langileen gehieneko lanaldia arautzen duena.

Uztailaren 31n indarrean jarri zenetik, kontuan izan behar da 1561/1995 Errege Dekretuari erantsitako 33. artikulu berria, honako hau ezartzen duena:

«1. Gaueko langileen gehieneko lanaldia, lanak arrisku bereziak dituenean edota tentsio fisiko zein mentalak ekartzen dituenean, zortzi ordukoa izango da hogeita lau orduko denbora-tartearen barruan gaueko lana egiten dutenean; edonola ere, baliteke laburragoa izan beharra, III. kapituluan aurreikusita bezala.

 Artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz, arrisku bereziak edota tentsio fisiko zein mental handiak dituzten lanek hala egon beharko dute zehaztuta hitzarmen kolektiboan, edota, halakorik ez balego, enpresaren eta langileen ordezkarien artean sinatutako akordioan, eta kontuan hartu beharko dira gaueko lanak berekin dituen arriskuak eta eraginak.

2. Lehendabiziko letran zehaztutako gaueko langileen gehieneko lanaldia 32.1.b) eta c) artikuluetan aurreikusitako salbuespenetan bakarrik luzatu ahal izango da.»

Honako hauek dira salbuespen horiek:

a) Ezinbestekoa denean, ezohiko eta premiazko hondamendiak eta kalteak prebenitzeko eta konpontzeko.

b) Txandakako lanean, txanden erreleboan irregulartasunak ageri direnean enpresari aplika ezin dakizkiokeen arrazoien ondorioz.

Lotutako berriak