
Zer da?
Katarroa arnasbideetako infekzio arin bat da, jatorri birikokoa.
Gripea goiko eta beheko arnas aparatuetako infekzio akutu bat da, influenza birusak eragina. Hiru birus mota daude: A, B eta C.
Sintoma nagusiak
| Katarroa
Sintomak pixkanaka agertu ohi dira |
Gripea
Sintomak kutsadura gertatzen denetik bost bat egunera agertzen dira
|
|
|
Desberdintasun nagusiak
Bi patologiek antzeko sintomak eduki ditzakete, baina identifikatzen saiatzea oso garrantzitsua da, tratamendua eta konplikazio posibleak ezberdinak direlako.
Katarroarekin alderatuta, gripeak honako ezberdintasun nagusi hauek ditu:
- Bat-bateko sukar altua, 38 º eta 40 ºC artean.
- Buruko mina.
- Giharretako mina.
- Neke handia.
- Ondoez orokorra.
Prebentzioa
Gure sistema immunologikoa ondo badago, bai hotzeria bai gripea prebenitu ditzakegu. Horretarako, hona gomendio batzuk:
- Elikadura askotarikoa eta orekatua izan.
- Behar beste ordu lo egin.
- Kirola erregularki egin.
- Estresa kontrolpean eduki.
- Berogarriak jantzi eta bai aire korronteak bai bat-bateko tenperatura aldaketak saihestu.
- Arrisku-talderen baten barruan egonez gero, urtero gripearen aurkako txertoa jarri.
Kutsadura saihesteko, oinarrizko higiene ohitura batzuk eduki behar dira:
- Eskuak maiz garbitzea, xaboiarekin.
- Begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzea, germenak gure organismoan ez sartzeko.
- Eztul eta doministiku egiten dugunean, erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea, birusa ez zabaltzeko.
- Gaixo dauden pertsonekin tresnarik ez partekatzea.
- Espazio itxiak aireztatzea.
Tratamendua
Ez ditugu inoiz sendagaiak gure kabuz hartu behar. Lehenengo sintomak agertzen direnean, osasun-arloko profesional batengana joango gara. Berak analgesikoak, antiinflamatorioak, kongestioa kentzekoak, sudur-garbiketak… gomendatu ahal izango dizkigu.
Ez dugu antibiotikorik hartu behar, bai gripea bai katarroa birusek eragindakoak direlako, ez bakteriek, eta beraz, botika horiek ez direlako eraginkorrak sendatzeko. Antibiotikoak bakteriek eragindako konplikazioren bat izanez gero bakarrik gomendatzen dira, eta beti medikuaren agindupean.
Txertaketa-kanpaina
Gripearen eragina eta konplikazio posibleak murrizteko, gripearen kontrako txertaketa-kanpaina egiten da, arrisku-taldekotzat jotzen diren pertsona hauentzat:
- 65 urtetik gorako pertsonak.
- Patologia kroniko hauek dituzten 65 urtetik beherakoak: arnasketarekin lotutako gaixotasunak, bihotzeko gaixotasunak, giltzurrunetakoak, gibelekoak, diabetes mellitusa, immunodepresioa, etab.
- Haurdunak.
- Kolektibo horrekin harremanetan dauden osasun-arloko eta laguntza arloko profesionalak.
- Hegazti-haztegietako langileak.
Txertaketa dosi bakarraz osatuta dago. Sorbaldan edo besoan jartzen da.
