
Gure bezeroen erosotasuna hobetzeko eta prozesuan zehar zaintza-zerbitzu onenak eskaintzeko, kirurgia anbulatorio nagusiaren unitatea inauguratu dugu Pakea klinikan.
Unitate horrek banako bi gela berri ditu. Horien instalazio erosoei eta bitarteko tekniko egokiei esker, gure diziplina arteko lan-talde profesionalarekin batera, kalitate asistentzial onena ematen diogu pazienteari ospitaleko bere egonaldi laburrean. Horretarako, gelek egongela dute (bi besaulkirekin), bai eta banako ohe bat, telebista handi bat, telefono bat eta doako wifi konexioa ere.
Zer da kirurgia anbulatorio nagusia?
Kirurgia anbulatorio nagusian pazientea ospitaleratu egiten da, baina gaua etxean pasatzen du. Protokolo kliniko eta antolakuntza-arau egokiak betetzen direnean, osasun-laguntza segurua bermatzen du teknika honek. Prozedura honek morbimortalitate-tasa txikitzen du, bai eta ospitaleratze batek berez dituen kontrako efektu potentzialak ere.
Bestalde, kirurgia anbulatorio nagusiarekin emaitza sozialak ere hobetzen dira, pazientea eta bere senideak pozago daudelako, eta osasun-arretaren kostuak murrizten ditu, ospitaleratze arrunteko kirurgia baino % 25-60 merkeagoa baita, estimazioen arabera.
Zer pazientek har dezakete kirurgia anbulatorio nagusia?
Pazienteak kirurgia anbulatorio nagusiko prozesuetan sartzeko irizpideak hiru multzotan sailka ditzakegu: kirurgikoak (ebakuntza motaren araberakoak), anestesikoak (anestesia motaren arabera) eta pertsonalak (pazientearen eta haren ingurune sozialaren araberakoak: familiaren laguntza eta etxebizitzaren irisgarritasuna…).
Paziente bat kirurgia anbulatorio nagusirako egokia den egiaztatzeko, gure loturako erizaintzak hiru baldintza horiek egiaztatzen ditu ebakuntzaren aurretik. Ebakuntza eta gero berriz ebaluatzen dira baldintza horiek ospitaleko alta emateko, pazienteak oraindik baldintza positibo guztiak betetzen dituen ikusteko.
