2018/09/27
Enpresak zenbait zalantza ditu enpresak antolatutako jardunaldira (joatea ez da derrigorrezkoa) bere kabuz autoan joan nahi duen langileari dagokionez:
Printzipioz, esan behar dugu erantzuna ez duela baldintzatzen langilea bajan egotea eragiten duen kontingentziak; beraz, berdin dio kontingentzia profesionala (laneko istripua/laneko gaixotasuna) edo kontingentzia arrunta (istripu arrunta/gaixotasun arrunta) bada.
Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen 45 c) artikuluak dioenaren arabera, langileen aldi baterako ezintasunen kasuan, kontratua eten egiten da, eta, beraz, kontratua eteteak lana egiteko eta lana ordaintzeko betebeharretik libre uzten ditu langilea eta enpresaburua.
Horrenbestez, enpresak prestakuntza betebeharrak baditu legearen, langileekin egindako hitzarmen kolektiboen edo akordio kolektibo zein indibidualen bitartez, ezin izango zaio exijitu horrelakoetara joaterik, laneko bajan badago.
Halaber, enpresak ere ezin izango du, lan-kontratua etenda dagoenez gero, antolakuntza- edo zuzendaritza-botererik erabili; beraz, aldi baterako ezintasunean dagoen langileari ezin dio agindu ez ordenatu enpresak antolatutako edo haren lanarekin lotutako ezein jardueratara joan dadin edo horietan parte har dezan.
Bizileku duen lurraldetik kanpora egingo den prestakuntza ikastaro batera joateko desplazamenduak eragin kaltegarria izan dezake errekuperazio prozesuan zein laneko bajaren prebentziozko izaeran (litekeena da atseden hartzeko agindu izana). Langileek betebeharra dute ahal dutena egiteko ahalik eta lasterren lanera itzul daitezen, LEko 20.2 artikuluko fede onaren printzipioarekin bat etorriz.
“Lanean” jardutea (horrela har badaiteke langileari prestakuntza enpresaren kontura emango zaionean) aldi baterako ezintasun egoerarekin ez-bateragarritzat hartu ahal izango litzateke, eta subsidiorako eskubidea galtzea edo geldieran uztea ekar lezake, GSLOren 175. artikuluaren arabera.
MUTUALEX – KONTSULTA
Edo, lege-agindu bera aplikatuta, ikastarora joateak agerian jar dezake baduela ohiko lanpostuan eskatzen zaion adinako gaitasun funtzionala edo handiagoa, eta, beraz, aldi baterako ezintasuneko egoeran jarraitzea iruzurtzat har daiteke.
Baldin eta bidaian edo prestakuntza ikastaroan istripu bat egongo balitz edo aldi baterako ezintasun egoera eragiten duten prozesu medikoetan konplikazio patologikoak sortuko balira:
Enpresak aldi baterako ezintasunean dagoen langilearen ikastaroaren matrikula edo asistentzia finantzatuko/ordainduko balu, baimen inplizitua esan nahiko luke, eta, horrenbestez, hori ere ez da komenigarria.
Enpresak langilearen helburuaren berri izango balu, jakinarazi egin behar dio soilik beraren erantzukizuna dela eta beraren kabuz egiten duela, eta argi utzi behar zaio EZ dela beharrezkoa hara joatea.
Ondorioz, langilea ikastarora joaten bada, norberaren izenean egin beharko luke eta era guztiz boluntarioan, Osasun Zerbitzu Publikoko lehen mailako arreta medikuari baimena eskatu ondoren.
Kontsulta berri bat egiteko, egin klik hemen
SUSANA CASTAÑOS
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa
Iraila 2018