Itzuli

Kotizazioak kontsultatzeko orri berria langileentzat

Gizarte Segurantzako egoitza elektronikoak kotizazioaren informazioaren berri erraz izateko aukera eskaintzen die langileei. Zehatz-mehatz azalduko dizugu nola sartu zerbitzu horretara eta zertarako balio duen.

Zer eratako kontratua duzu? Zein kotizazio-taldetan zaude? Zure enpresak zuzen eman al du zure kotizazio-oinarrien berri? Datu horien mende dago gure lan-bizitza, eta horien arabera kalkulatzen dira gure prestazioak. Ikus dezagun nola lor ditzakezun modu erraz batean, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez.

Sartu Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan, hautatu «Hiritarrak» atala eta aukeratu «Kotizazioa» aukera. Ziurtagiri digitalarekin sar zaitezke (NAN elektronikoa eta Gizarte Segurantzak jaulkitako beste ziurtagiri batzuk) edo erabiltzailea eta pasahitza sistemaren bitartez; azken hori Cl@ve sistemaren bidez lortzen da.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, hilabetea amaitutakoan, zure kotizazioari dagokion informazioa emango dizu. Horrek zure kuotak kalkulatzeko behar duzun informazio guztia jasotzen du: kontratu mota, kotizazio-taldea, enpresaren jarduera eta zure kotizazioan eragiten duten egoerak, adibidez, gaixotasuneko edo amatasuneko bajak.

Gainera enpresak zure soldataren arabera, kalkulatutako kotizazio-oinarriak agertuko dira. Gizarte Segurantzaren prestazioak kalkulatzen direnean kontuan hartzen direnak dira.

Kotizazio-tasa era agertuko da; kotizazio-oinarriari aplikatzen zaion portzentajea da, kuotak kalkulatzeko; enpresari dagokion tasa eta langileari dagokiona bereizten dira.

Langile gisa zein kuota ordaintzen duzun jakingo duzu. Zati hori zure soldatatik kentzen dizutena da. Baita enpresak zugatik zein kuota ordaintzen duen ere.

Zerbitzu hori Likidazio Zuzeneko Sisteman edo RED Zuzenean sartu diren enpresetako langileentzat dago eskura. Izatez, 2011. urtetik, ia enpresa guztiek dute datuak modu telematikoan bidaltzeko betebeharra.

Sistema horien bidez bidalitako aldietako informazioa ematen da bakarrik. Hori bai, hau zure enpresak zure kotizazio-oinarrien berri zuzen eta garaiz ematen duen jakiteko modu egokia bada ere, informazio horrek ez du esan nahi kuotak sartu direnik.

 

Lotutako berriak