Itzuli

KPI aplikatzeari buruzko zalantza

Gure aholkularitza kolaboratzaileetako batek KPI aplikatzeari buruzko zalantza bat helarazi dio gure Aholkularitza Juridikoari. Jarraian jaso dugu zalantza, gaia gehixeago argitzeko asmoz, behin baino gehiagotan galdetzen baituzue.

Probintziako hitzarmen kolektibo batean adierazi digute KPI SOLDATA-TAULEN GAINEAN aplikatu behar dela. Zein KPI aplikatu behar dugu, probintziakoa ala Estatukoa?

Adibidez: Bizkaiko Ostalaritza Hitzarmenekoak xedatutakoaren arabera, 2017ko ekitaldirako I. eranskineko Ordainsarien Taularen berrikuspena zera da: 2016ko KPI portzentajezko 0,40 puntu handituta.

 

ESTATUKO KPI portzentajezko 1,6 da, eta BIZKAIKO KPI, berriz, portzentajezko 1,7.

 

Zer gertatzen da KPI zehazten ez den hitzarmen kolektiboekin? Zein irizpideri jarraitu behar diogu?

 

Iruzkina:

 

Kontsumoko prezioen indizeak (KPI) familiek kontsumitzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen, kontsumo-funtzio zehatzetan, prezio normaletan lortutakoen prezioen eboluzio koiunturalaren neurri estatistiko bat eskaintzen du.

 

Informazio-iturria Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egindako estatistika da; hilero egiten du eta Estatuari dagokio. Indize orokor bat eskaintzen da, baita produktu- eta zerbitzu-multzokako prezioen indize bat ere, dela Estatu osorako dela Euskal Autonomia Erkidegorako; urteko batezbestekoen berri ematen da, baita erreferentzia-aldien arteko aldakuntzen eta gehikuntzen berri ere.

EUSTATek EAEkoak ematen ditu.

 

Negoziazio kolektiborik ezean, ez dago inongo gidalerrorik, KPI datu estatistiko bat baita. Hala ere, Estatukoa aplikatuko dela ulertzen da, probintziakoa aplikatu nahiko balitz, ziur aski, legokiokeen hitzarmenean jasota bailegoke.

Lotutako berriak