2019/02/22
Otsailaren 13an eta 14an, Mutualiak jardunaldia egin zuen Mutualiaren Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko gida aurkezteko, Euskadiko hiriburuetan; guztira, enpresa elkartuetako 200 pertsona baino gehiago joan ziren horietara.
Juan Manuel Legorburu, Lotura kudeaketa zuzendari mediko jaunak aurkeztu zuen gida berri hau. Tresna honi esker, absentismoa kudeatzeko beste ikuspegi bat izan dezakegu, ikuspegi tradizionaletik harago doana. Sergi Riau Solutia Global Health Solutions-en zuzendari jauna ere bertan izan zen, eta absentziak kudeatzeko zer joera berri dauden aurreratu zigun.
Interes handia sortu zuen jardunaldiak, gida honek absentismoa kudeatzeko ematen duen ikuspegi berria dela-eta. Izan ere, aldaketa kulturala proposatzen du, ingurune osasungarrietan oinarrituta, eta jende guztiari egiten dio proiektuaren antolakuntzan inplikatzeko gonbita.
Zerbitzu berri honetan sakontzen jarraitu nahi dugu, eta, laster, enpresa elkartuei tailerrak eskainiko dizkiegu, gidaren edukia praktikan jartzen laguntzeko.
Jardunaldia osorik ikus daiteke erantsitako bideoan: