
EAOL/17 Legeak hainbat berrikuntza ekarri ditu Langile Autonomoen Erregimen Bereziari dagokionez. Honako hauek, besteak beste:
1.%3 igo dira LAEB erregimeneko gutxieneko kotizazio-oinarriak. EAOL/17 Legeak 893 eurotik 920 eurora igo du, hain zuzen ere, Gizarte Segurantzari egin beharreko gutxieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa (2017-6-29tik aurrera izango ditu ondorioak). Horren arabera, 267 euroan finkatu da hileko gutxieneko kuota.
2.Jarduera autonomoa, lanaldi partzialean. Berriro atzeratu da, 2019-1-1era arte, norberaren konturako jarduera lanaldi partzialean egiteko aukera.
Atzeratze horrekin batera, aldatu egin da 20/2007 Legearen 25.4 artikulua: hain zuzen ere, desagertu egin da lanaldi partzialean ari diren langileei buruz GSLOk ezarritakoaren aplikazio osagarriaren aipamena.
3. Aldatu egin da itsas arrantzaren sektoreko langileen gizarte-babesa arautzen duen legea (47/2015), Itsasoko Erregimen Bereziko norberaren konturako langileei dagokienez, aldi baterako ezintasunaren eta ezinbesteko arrazoi nagusi baten ondorioz –ezusteko arrantza-debeku baten ondorioz– jarduera eteteagatiko prestazioaren arteko erlazioa arautzeko.
Aldaketa horiek eginda, honela gelditzen da LAEB erregimeneko kotizazioen koadroa, lehengo oinarriak eta oraingoak (LPG/17 zutabea) alderatuta.

