
Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 36/2014 Legeak ekarritako araudi-aldaketaren ondorioz (Gizarte Segurantzaren Legearen 248. artikuluaren berridazketa ekarri zuen –8/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa–), lanaldi partzialeko kontratua duten langileen aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak kalkulatzeko modua aldatu zen 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Data horretara arte, kontingentzia arruntek edo profesionalek eragindako ABEko prestazioren eguneko oinarri arautzailea kalkulatzeko aurreko hiru hiletako (edo kotizatutako tartekoa, txikiagoa izanez gero) kotizazio-oinarriak gehitzen ziren eta emaitza denbora horretan lan egindako egun kopuruagatik zatitzen zen. Horrenbestez, kontratuko lanegunak kontuan hartu eta ABE egoeran izandakoen truke soilik jasotzen zen prestazioa. Hau da, langile batek asteburuetarako kontratua izanez gero, ostiraletik igandera artekoa, asteko hiru eguneko ABEko prestazioa kobratuko luke.
2015etik aurrera, kontingentzia bien oinarri arautzailea kalkulatzeko, aurreko hiru hiletako oinarriak gehitu behar dira, baina ondoren, zenbateko hori aldi egun naturalen kopuruagatik zatitu eta hileko egun natural guztietan ordaindu behar da. Gainera, kontuan hartu behar da enpresan hiru hile bete gabe baja medikoa hartzen duten langileen egoera berezia dela. Nola kalkulatuko genuke kasu horietako prestazioaren oinarri arautzailea?
Araua literalki irakurriz gero (Gizarte Segurantzaren Legearen 248.1c art.), «gertakari eragilearen aurreko hiru hilabeteak» baliatuz kalkulatu da, hau da, oinarri arautzailearen kalkulua egiteko alde batera utzi beharko litzateke baja medikoaren hilari dagokiona, baja medikoa lan-kontratua hasten delako hilean gertatzen ez bada eta ez dira zenbatuko zenbatetsiko enpresa berean betetako aurreko kontratuak, nahiz eta aurreko hiru hiletakoak izan.
Beharbada, adibide baten bidez argiago ikusiko dugu kolektibo horren prestazioaren eguneko oinarri arautzailea nola kalkulatu:
2016-01-05ean hasitako baja mediko baten ustezko egoera
| Enpresan alta emandako data | Kotizazio-oinarriak | Oinarria zatitzeko egun-kopurua |
| 2015/09/01 | 2015/10 + 2015/11 + 2015/12 | 92 (urriaren 31 + azaroaren 30a + abenduaren 31) |
| 2015/10/03 | 2015/10 + 2015/11 + 2015/12 | 89 (urriaren 29a + azaroaren 30a + abenduaren 31) |
| 2015/12/01 | 2015/12 | Abenduko 31 egun |
| 2016/01/01 | 2016ko urtarrilaren 1etik 4ra bitarteko egunei dagokiena | Baja hasi aurreko urtarrileko 4 egun |
Zuzeneko Likidazio Sistema abiatzearen ondorioz, garrantzitsua da nomina-aplikazioetan irizpide horiek aintzat hartzea, gizarte-aseguruetan atxikipenak egitean arazorik ez sortzeko.
Sonia Gutiérrez – CPko Prestazio Ekonomikoen arduraduna
