
Mintegi Teknikoa.
2O17ko urriaren 3a
Bilbao. Yimby Sota Aretoa, Gran Vía, 45
9.3Oetik 13.45era
Jardunaldia datorren urriaren 3an egingo da, Bilbon, eta lidergoaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren prestakuntzan esperientzia handia duten hizlariak izango ditugu.
Lidergoa ez da berezkoa edo gaitasun bitxi bat, ikasi, behatu eta neurtu daitekeen zerbait baizik. Jardunaldian zehar, Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP), agintarien eta teknikarien lidergo eta inplikazioa dela medio, erabat integratzeko gakoak azalduko dizkigute hainbat hizlarik.
Kasu askotan, plangintzan eta antolakuntzan oinarritutako lidergo tradizionalak, guztia kontrolpean eta idatziz behar duenak, ez du balio agintariek egungo erronka berriei aurre egin diezaieten. Liderrek pertsonak gidatu behar dituzte; obedientzia bidez izan ordez, konbentzimendu bidez sortu behar dituzte jokabide berri iraunkorrak. Horretarako, eskuragarri dauden baliabide guztiak erabili behar dira. Hori horrela, coaching-a tresna oso erabilgarria izan daiteke, eta aparteko emaitzak lor daitezke.
Jardunaldi honen bidez, erdi-mailako buruei, zuzendariei eta prebentzioko teknikariei Laneko Arriskuen Prebentzioan haien lidergoaren beharraren berri eman nahi diegu, eta egunerokoan lidergo hori garatu ahal izateko beharrezko esperientziak eta tresnak eman.
Horretarako, hainbat laguntzaile izango ditugu: Eduardo Lázaro Enpresa Zientzietan doktorea, psikologoa, Coach egiaztatua, goi-mailako teknikaria Laneko Arriskuen Prebentzioan, Segurtasuneko zuzendaria Juan Carlos Erregea Unibertsitateko ohorezko kolaboratzailea eta Ga Consultores enpresaren bazkide sortzailea; Javier Ondarra, IS2COACH enpresakoa; eta Roberto Castaño, Meatzeetako ingeniari teknikoa da eta Sidenor Aceros Especiales enpresako prebentzio arduraduna.
- 9.30 KONPROMISOA LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREKIN: LANEKO ISTRIPU GEHIAGORIK EZ. Javier Ondarra. IS2COACH.
- 10.30 ERDI-MAILAKO BURUAK PREBENTZIOZKO LIDERGOAN PRESTATZEA: TEORIATIK PRAKTIKA EGUNERATURA. Eduardo Lázaro, Ga Consultores
- 11.30 ATSEDENA.
- 11.50 Eduardo Lázaro (Jarraipena).
- 12.50 PREBENTZIOA ENPRESAREN KULTURAN INTEGRATZEN. Roberto Castaño, Sidenor Aceros Especiales.
- 13.30 GALDE-ESKEAK.
prevencion@mutualia.es
944 042 105 | 943 440 526 | 945 009 077
