
Joan den maiatzaren 22an, Emakundek Mutualiakoak deitu gintuzten honako jardunaldi honetan parte hartzeko: «Laneko orduen eta osasunaren arteko harremana». Mutualiaren ordezkari Cristina Mendia eta Mónica Carballo joan ziren.
Lucía Artazcoz Lazcanok, Osasun Publikoan doktoreak eta Medikuntzan eta Laneko Arriskuen Prebentzioan adituak, egun Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziako Osasun Sustapeneko zuzendariak, bere ikerketa aurkeztu zuen osasunean alderdi erabakigarriei eta desberdintasun sozialei buruz, genero-desberdintasunean arreta berezia jarriz.
Bere hitzaldian sexu-banaketak lanean duen eragina aztertu zuen, genero-desberdintasunak familiako eta laneko bizitza bateragarri egitean eta laneko orduak eta horrek osasunean dituen ondorioak.
Lanaren banaketan ikusten da, familia-ereduen araberako (eskandinaviar herrialdeak, anglosaxoiak, kontinentalak edo hegoaldekoak) alde batzuk salbu, oro har, emakumeei paper protagonista bat esleitzen zaiela etxeko eta familiako lanean, eta gizonei, aldiz, funtsezko papera esleitzen zaiela bizitza publikoan eta lan ordainduan.
Gainera, etxean lan egiteko orduen kopurua esponentzialki handitzen da etxean elkarrekin bizi diren pertsonen kopuruaren eta klase sozialaren arabera. Eta faktore horiek guztiek zuzenean eragiten dute osasun-arazo handiagoetan.
Bestalde, eskulangile deritzenek honako arazoak dituzte osasunean: gaixotasun kronikoak, egoera txarra oro har, muga kronikoa jardueran eta arazoak lo egitean (eta horrek obesitatea eta II. motako diabetesa eragiten du).
Arreta lanaldi partzialeko lanean eta enpleguaren kalitatean jartzen badugu, NAHI GABEKO lanaldi partzialeko lanak gora egin duela ikusten da: krisian sartu ginenetik % 30etik 70era egin du gora; horrek berekin dakar aparteko orduak egin beharra, enpresan mailaz igotzea mugatzen du, eta askotan, lana areagotzen du, hau da, lan bera denbora gutxiagoan egin behar da.
Lanaldi luzeei dagokienez, astean 40tik 60ra orduz lan egiteak osasun-arazo ugari eragiten ditu, adibidez, estresa, hipertentsioa, tabakismoa eta egoneko bizimodua. Hala ere, azterketa desberdinetan ikusi da arazo horiek harreman zuzenagoa dutela laneko ordu luzeak familiako arazo ekonomikoek eragindakoak diren kasuekin.
Ondorio gisa eta Europan azken urteotan egin diren ikerketa ugarik emandako datuen arabera, egoerak laneko orduak optimizatzeko beharrezko eboluzioaz seriotasunez gogoeta egitera derrigortzen du, etxeko erantzukidetasunean sakonduz, emakumeok kalitate handiagoko enplegu bat izatera iristeko helburuarekin.
