2019/04/23
Laneko Segurtasunaren Eguna dela-eta (apirilak 28), Mutualiak ekitaldi bat antolatu du heldu den maiatzaren 3an. Hitzordua Bilboko Yimby Aretoan izango da, 12:00etik 14:00era. “Berrikuntza metodologiak LAPen alorrean: DESIGN THINKING” txostenaren aurkezpena egingo da bertan, Pilar García Lombardía andrearen eskutik. García andrea doktorea da Nafarroako Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritzan eta ikertzaile elkartua IESE Business School-en. Hitzaldi horren helburua da azaltzea zer onura praktiko dituen Design Thinking paradigmaren aplikazioak, alde batetik, prebentzioaren eta osasunaren alorrean langileak sentsibilizatzeko zereginean, eta, bestetik, gai horri dagokionez enpresen jarduera hobetzeko plan eta programa eraginkorren diseinuan.
Horren ondoren, 0Bidean aitorpenak emango zaizkie VIII. edizioan hautatutako enpresei, azken 10 urteotan ezbehar kopurua murrizteko egindako ahaleginaren egiaztapen gisa. Edizio honetan honako enpresa hauei emango zaie aitorpena:
· CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, S. A.
· COSMO CONSULT INIKER, S. A. U.
· PKF ATTEST SERVICIOS EMPRESARIALES, S. L.
· SIEMENS ENGINES, S. A. U.
· UNILEVER FOODS INDUSTRIAL ESPAÑA, S. L. U.
Amaitzeko, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiaren XVI. Argazki Lehiaketaren sariak emango dira.
Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguneko ekitaldian parte hartu nahi al duzu?