Datorren apirilaren 24an, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNAren ekitaldia ospatuko dugu. Garrantzi handiko ekitaldia da, eta lan-eremuanpertsonen babesarekin, ongizatearekin eta osasunarekin dugun konpromisoa sustatzen du.
Hitzordua Bilboko Yimby aretoan izango da, 12:00etatik 14:00etara.
Jardunaldian lan-ingurune psikosozial osasungarriak nola bermatu, langileen garapen pertsonala nola sustatu eta erakundeak nola indartu aztertuko da.
Horrez gain, 0Bidean Aintzatespenak emango dizkiegu hautatutako enpresei, egindako lanagatik eta prebentzioarekiko konpromisoagatik, eta Prebentziozko Begiraden Lehiaketaren sarituak ezagutuko ditugu.
Gure helburua da gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea laneko segurtasunari eta osasunari buruz, eta, guztien artean, lan-ingurune seguruagoak lortzea.
Datozen egunetan gonbidapen formala jasoko duzu, egitarau zehatzarekin. Aukera bikaina izango da harremanak ezartzeko, ikasteko eta gure erakundeetan prebentzio-kultura bat aurrera egiten laguntzeko.
GORDE DATA ZURE AGENDAN!
Ez galdu laneko ingurunean segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatzen jarraitzeko funtsezkoa den ekitaldi hau.
