
2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) onartu zain, Langile Autonomoen Araubide Bereziko (LAAB) gutxieneko kotizazio-oinarriak hileko 893,10 euroan izoztuta jarraituko du –hamar langile autonomotik zortzik kotizatzen dute gutxieneko oinarri horren arabera–.
Horrela jasota dago urte horretarako Gizarte Segurantza, langabezia, jarduera eteteagatiko babes, Soldatak Bermatzeko Funts eta lanbide heziketako kotizazioko lege-mailako arauak garatzen dituen Aginduaren zirriborroan.
Aldiz, autonomo sozietarioen gutxieneko kotizazio-oinarria izoztu ordez % 8 igoko da, hau da, araubide orokorreko gutxieneko kotizazio-oinarriak izango duen igoera berbera izango du.
LAABeko 2017ko gehieneko kotizazio-oinarria araubide orokorrekoaren berbera izango da, hau da, hileko 3.751,20 eurokoa.
Aginduan zehazten denez, 2017ko urtarrilaren 1ean 47 urte baino gutxiago dituzten autonomoen kasuan, beraiek hautatu ahal izango dute kotizazio-oinarria, aurretik zehaztutako mugen barruan (893,1 eurotik 3.751,2 eurora). Era berean, LAABen alta egin, data horretan 47 urte izan eta azken kotizazio-oinarria (2016ko abendua) hileko 1.964,7 eurokoa edo gehiagokoa duten langileek ere kotizazio-oinarria hautatu ahal izango, muga horien barruan.
Urte horretako urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten eta hileko 1.964,7 euro baino gutxiagoko kotizazio-oinarria duten autonomoek, ezingo dute zenbateko hori baino handiagoa den oinarririk hautatu, aukera hori 2017ko ekainaren 30a baino lehen gauzatu ezean –urte honetako uztailaren 1etik aurrera izango lituzke ondorioak–.
Bestalde, Agindu honen zirriborroan jasotzen denez, datorren urtarrilaren 1ean 48 urte edo gehiago beteta dituzten autonomoen kotizazio-oinarria hileko 963,30 euro eta 1.964,70 euro bitartekoa izango da, ohiz kanpoko kasuren batean izan ezik.
50 urte bete baino lehenago Gizarte Segurantzaren edozein araubidetan bost urtez edo gehiagoz kotizatu duten autonomoen kasuan, hileko 893,1 euro eta 1.964,70 euro arteko kotizazio-oinarria izan beharko dute euren azken kotizazio-oinarria 1.964,7 eurokoa edo txikiagoa izan baldin bada. Kopuru hori gaindituz gero, kotizazio-oinarria hileko 893,10 euro eta kopuru hori gehi % 1 artekoa izango da.
Kotizazioen koadroa erantsi dugu, iazko datuen alderaketa barne hartuta.

