2016/12/23
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzaren Zuzendaritza Orokorrak, laneko istripuen kanpaina iberiarraren barruan, 12 bideoz osatutako sorta bat egin du. Horren xedea da LGSIk aztertu eta ikertutako laneko istripu hilgarriak hedatu eta zabaltzea da. Bideoek gertatu diren egoerak nabarmentzen dituzte, hain zuzen, ondorio tragikoak izan dituztenak, berriro ere gerta ez daitezen edo antzeko egoerak gerta ez daitezen; baita laneko istripuen kausak aztertzean eredu izan daitezen ere.
Azterketak prebentzio-interes handiko informazioa ematen du, ez bakarrik istripuen ohiko kausen inguruan, istripuen terminologia tradizionalaren arabera (altuerako erorikoak, zapaltzeak, kontaktu elektrikoak…), baizik eta, bereziki, istripu horiek gertatzen diren egoera edo testuinguruen inguruan. Horrek ezbeharraren ezagutza osoagoa edukitzeko aukera ematen du, prebentzio-ekintzaren ikuspegia egokiagoa izan dadin.
Bideo horiek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzaren Ikastetxeak prestatu ditu, eta istripuaren gertakariak sinple eta argi kontatzen dituzte. Horretarako, animazio grafiko adierazgarriak erabiltzen dituzte. Halaber, istripua ikertzeko prozesua eta istripuaren kausa-jatorrian aurkitzen diren antolakuntzako edo segurtasuneko hutsuneak adierazten dituzte, eta, azkenik, istripua saihestuko luketen prebentzio-neurrien zerrenda ematen dute.
Honako esteka honetan bideo horietako
Produktu toxiko baten bidezko intoxikazioa, azpiontziraketa desegoki baten ondorioz. 4 m 32 s
Sute kiroldegi batean. Txinparta batek bertan zegoen gasolinak su hartzea eragin du. 7 m 42 s
Esteka honetan bideo guztiak ikus daitezke: videos accidentes ITSS
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu LGSIari, bideo horiek argitara emateagatik. Izan ere, esan dugun bezala, LAPTek egiten ditugun ikerkuntzak hobetzen lagun dezakete. Halaber, eskerrak ematen dizkiogu LGSIari bideoek azpitituluak dituztelako, gorrak diren pertsonek ulertu ahal izateko.