2018/04/26
Ia duela urtebete argitaratu zen Metalaren II. Hitzarmen Kolektiboa. Dagoeneko jakingo duzuen arren –iristen zaizkigun zalantza mordoa dela eta–, hitzarmenak LAPeko prestakuntzari buruz dioena laburtzen ahaleginduko gara. Honako hau da nabarmengarriena:
Ondorengo tauletan, metalaren sektoreko langile GUZTIENTZAKO gutxieneko prestakuntza-edukiak aurkezten dira, xehe-xehe.
ERAIKUNTZA-LANAK EGITEN EZ DITUZTEN ENPRESETAKO LANGILEAK |
IKASTORDUAK |
EMATEKO MODALITATEA |
Zuzendariak |
6 |
Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza |
Bulegoko langileak |
6 |
Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza |
Ekoizpeneko eta/edo mantentze-lanetako langileak |
20 ordu (ikasgai nagusiak, 12 ordu; eta lanpostuari loturikoak, 8 ordu) |
Aurrez aurrekoa |
Birziklatzeari buruzko prestakuntza (hiru urtean behin)** |
4 |
Aurrez aurrekoa (zuzendariek eta bulegoko langileek teleprestakuntza egin ahalko dute) |
ERAIKUNTZA-LANAK EGITEN DITUZTENENPRESETAKO LANGILEAK |
IKASTORDUAK |
EMATEKO MODALITATEA |
Zuzendariak |
10 |
Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza |
Bulegoko langileak |
6 |
Aurrez aurrekoa edo teleprestakuntza |
Ekoizpeneko eta/edo mantentze-lanetako langileak |
Ikasgela iraunkorra, 8 ordu Lanbideei buruzkoak, 20 ordu (ikastaro nagusiak, 14 ordu; eta lanpostuari loturikoak, 6 ordu)* |
Aurrez aurrekoa |
Birziklatzeari buruzko prestakuntza (hiru urtean behin)** |
4 |
Aurrez aurrekoa (zuzendariek eta bulegoko langileek teleprestakuntza egin ahalko dute) |
(*) 20 orduko prestakuntzak barne hartzen du 8 orduko ikasgela iraunkorra.
(**) Langilea sektoretik kanpo gutxienez urtebete egon ondoren lanpostura itzultzen denean ere emango da ikastaroa.
Hitzarmenean jasotzen dira adierazitako prestakuntzen edukiak, baita ekoizpen-arloko lanbide batzuetako prestakuntzen edukiak ere:
Zer gertatzen da zure lanbidea ez badago berariaz hitzarmenean jasota?
Ikastaroen diseinuak eta ikastarook emateko erak hitzarmeneko zerrendako 1. eta 2. lanbideetako prestakuntzetan xedatutakoari jarraituko diote. Zerrenda hitzarmeneko II. Eranskineko C.1. eta C.2.) moduluetan jasotzen da.
Zer gertatzen da langile batek lanbide bat baino gehiago badu?
Ordu gehiago ematen dituen lanbideko prestakuntza izan (20 ordu) eta gainerako lanbideei loturiko prestakuntzak egin beharko ditu langileak (8 ordu).
Nork eman dezake prestakuntza?
Metaleko Fundazioak homologatutako erakundeek bakarrik eman ditzakete prestakuntzak. Homologazioa eskatu duten kanpoko prebentzio-zerbitzu edo mankomunatuei bakarrik emango zaie, baita prebentzio-modalitate propioa duten eta homologazioa eskatu duten enpresei ere.
Prestakuntza izan behar dute nire enpresako langileek?
Hitzarmenak xedatzen du, gehienez ere, hitzarmena indarrean jarri eta hiru urteko epean eman behar zaiela prestakuntza enpresetako langileei. Seihileko bakoitzean, zure enpresako langileen seiren batek izan behar du prestakuntza, gutxienez. Beraz, une honetan, langileen heren batek izan beharko luke prestakuntza.
Hitzarmena indarrean jarri aurreko prestakuntzari dagokionez, ondorengo taulan laburtzen dira baliozkotzeak:
AURREKO PRESTAKUNTZA |
PRESTAKUNTZA HAUETARA SARTZEA: |
ALDEZ AURRETIKO BETEBEHARRAK |
Metalari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (50 h) |
Eraikuntzari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (60 h) |
Lanbideen gaineko ikasgai nagusiei buruzko 14 orduko modulua, oinarrizko eredu gisa definitua (Hitzarmeneko B atalaren VI. Eranskina) |
Metalari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (50 h) |
Eraikuntza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h) |
Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (6 h) |
Eraikuntzari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (60 h) |
Metalari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (50 h) |
Baliozkotze automatikoa |
Eraikuntzari buruzko ikastaroa, oinarrizko maila (60 h) |
Metalgintza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h) |
Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (8 h) |
Eraikuntza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h) |
Metalgintza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h) |
Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (8 h) |
Metalgintza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h) |
Eraikuntza-lanbideari buruzko ikastaroa (20 h) |
Lanbidearen zati espezifikoari buruzko modulua (6 h) |
Metala lantzeko Txartel Profesionalari (MTP) dagokionez: Txartelak egiaztatu egiten ditu Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruan jasotako prestakuntza, titularraren kategoria edo talde profesionala eta bere esperientzia profesionala eta titularrak jasotako mota guztietako prestakuntza. MTPa igorri eta 5 urteko epean iraungiko da. Epe horren ondoren, titularrak txartela berritu ahalko du, baldin eta, aurreko 36 hilabeteetan, metalaren sektoreko enpresan gutxienez 30 egun altan eman dituela egiaztatzen badu.
Prestakuntza horrekin betetzat emango dira langileek LAPen inguruan dituzten prestakuntza-betebeharrak?
Prestakuntza horrek ez du ordezten enpresaburuak langileei lanpostu edo funtzioaren arabera bermatu behar dien prestakuntza. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikulua betetzeko, arriskuen ebaluazioan antzemandako beharren arabera bere lanpostu eta zereginak eskatzen duenarekin osatu beharko da prestakuntza.
Azkenik, beste datu garrantzitsu bat: nori aplikatuko zaio hitzarmena?
Hitzarmenaren I. Eranskinean agertzen den EJSNa duten enpresa guztiei aplikatuko zaie.
Ba al dago salbuespenik?
Bai. Metalaren Sektoreko Estatuko II. Hitzarmena argitaratu baino lehen, indarrean dagoen legeriarekin bat, hitzarmen propioa duten enpresak hitzarmenean xedatutakotik salbuetsita geratuko dira, guztiz ala zati batean, hala adosten badute eta berariaz adierazten badute. Baina kontuan izan behar da prestakuntza horiek egin beharko dituzula hitzarmena berritzen denean; hortaz, gomendatzen dizugu prestakuntzok planifikatzea eta horiei hasiera ematea. .
Beraz, enpresak planifikatu behar du bere langileen prestakuntza. Epea bi urte baino gutxiagokoa da.