epaia
Itzuli

MUTUALEX EPAIA 2018KO AZAROA

AUZITEGI GORENAK AMAIERA EMAN DIO, 2018/05/11KO BERE EBAZPEN DUELA GUTXIKOAN (RCUD 3012/2016), SEGURTASUN NEURRIEN FALTARENGATIKO ERREKARGUAREN EFEKTUAREN ATZERAERAGINARI BURUZKO EZTABAIDARI

epaia
Doktrinaren Batasunerako Kasazio Helegitean ebatzi den afera da segurtasun neurrien faltarengatiko prestazioen errekarguaren efektuaren data zehaztea, kasu batean non ez den onuradunek egindako helegite-eskaririk egon, Lan Ikuskaritzaren jarduera baizik.
Zehazki, kontua zen erabakitzea INSSk (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak) aitortutako errekarguaren efektu ekonomikoei hiru hilabete atzera eragin behar zitzaien LGSSren 43.1 artikulua aplikatuz (Gaur 53.1 artikulua LGSS 2015), gizarte segurantzako prestazioekiko, eta hiru atzeraeragin-alternatiba planteatu dira:
1. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak errekarguaren aitortza egin zuen datatik aurrera.
2. Interesdunak egindako eskariaren datatik aurrera, edo, hala badagokio, prozedura lan ikuskaritzaren ekimenez hasi den datatik aurrera.
3. Gertakari profesionalak eragindako prestazioen aitortzatik aurrera.
Zigor, kalte-ordain eta sari elementuak dauzkan instituzio konplexua dela aitortu arren, Auzitegi Gorenak, duela gutxiko jurisprudentzian oinarrituta, nabarmendu du, alderdi zigortzaileen gainetik, izaera dudarik gabe saritzaileko tratamendu legala daukala, eta ondorioztatzen du honako hau: “errekarguaren atzeraeragineko efektuak errekarguaren (ez prestazioaren) eskariaren beraren dataren aurreko hiru hilabeteetara mugatu behar dira, baina, kasu batzuetan, onuradunaren eskariaren egiaztapenik ez dagoenean, halakotzat (eskaritzat) jo ahal izango da errekargua sustatzen duen aldez aurreko jarduera administratiboa”.
Auzitegi Gorenak ebatzitako kasu zehatzean, hain zuzen ere, ez dago hildako langilearen alargunaren errekargu-eskaririk, eta Lan Ikuskaritzaren jarduera egiaztatzen da, 2010eko irailaren 30eko data duen agiri batean, zeinak Gaixotasun Profesionalarengatik %50ean ordaindutako gizarte segurantzako prestazio guztien errekargua enpresari aplikatzea proposatu zuen, Auzitegiak ebatzi zuelarik errekarguaren efektuen atzeraeragina, sortutako alarguntasun-prestazioaren gainean, ikuskaritza-jardueraren data baino hiru hilabete lehenagotik hasita, hau da, 2010eko ekainaren 30etik aurrera.

EPAIA PDF
Susana Castaños
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK