sentencia-judicial
Itzuli

MUTUALEX EPAIA 2018KO URRIA

LANGILEEN LEGEZ KANPOKO LAGAPENA ETA KALERATZEA

epaia

LEren 43. artikuluan jasotako legez kanpoko lagapenaren ekintzan, enplegatzaile formalak kaleratze bidez lan-harremana eteteak duen eraginari buruz askotan hausnartu da Auzitegi Gorenaren zenbait epaitan. Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia-doktrinak eskatzen du lan-harremana bizirik egon dadin langileak ekintza gauzatzen duen momentuan; izan ere, ulertzen da langilearen interesik handiena langile finkoaren izaera eskuratzea dela berak hautatutako enpresan, lagatzailean edo lagapen-hartzailean.
Auzitegi Gorenak salbuespenak onartu ditu aurreko arauari dagokionez, adibidez, iruzurrezkotzat jo dituenean salaketa jarri duten langileak langile finkoaren izaerapean hartzeko derrigortasuna saihesteko asmoa duten enpresa-ekintzak, legez kanpoko lagapenaren espedientearen izapidetze judizialak dirauen bitartean horien lan-harremana deuseztatuz, langilea benetako enpresaren plantillan txertatzea saihesteko xedez (AGren epaia: 2012-10-3), edo, era berean, legez kanpoko lagapenaren auzia kaleratzea baliogabetzearen ondorioz sortu denean, kaleratzea lagapena indarrean dagoen bitartean gertatu denean, eta, horrenbestez, legez kanpoko lagapena egin izanak aurretiko edo epai aurreko auziaren izaera hartuta kaleratze-prozesuetan (AGren epaia: 2002-11-19). Hori dela eta, kaleratze-salaketetan legez kanpoko lagapena gehitu ahal izatea onetsi da, azken hori indarrean zegoenean enpresak lan-harremana eteteko erabakia hartzeko momentuan (AGren epaia: 2010 -5-7).
Auzitegi Gorenaren 2018ko otsailaren 28ko epaian (226/2018 zk., 3885/2015 errekurtsoa) jasotzen den auzia hauxe da: legez kanpoko lagapenaren ekintzak iraun egiten du, langileak, kaleratu duten egunean, legez kanpoko lagapenaren gaineko salaketa judizialik jarri ez bazuen ere, baina bai adiskidetze-orria; izan ere, hala instantziako epaileak nola Justiziaren Auzitegi Gorenak ulertu zuten egileak ez zeukala ekintzarik legez kanpoko lagapena aitortzeko, lan-harremana lagapena amaitu ondoren eten zelako, aurretik salaketarik aurkeztu gabe.
Auzitegi Gorenak, Justiziaren Auzitegi Gorenaren epaia indargabetu eta deuseztatu ondoren, adierazi du Justizia Auzitegi Gorenak legez kanpoko lagapenari buruzko asmoaren gaineko iritzia agertu behar duela; izan ere, kasu gehienetan, berehalakoa izan bada ere enpresen arteko harremanaren lotura apurtu izana eta langilearekiko lan-lotura apurtu izana, epaian baloratutako egitate-kasuan gertatzen den bezala, kontratua eta enpresen arteko merkataritza-harremana amaitu aurretik langileak adiskidetze-orria jarri duenez gero legez kanpoko lagapena adierazteko, xedatzen da une horretan bertan ezartzen dela eskubidea baliatzeko berariazko borondatea, ekintza gauzatzen den momentuan lagapen-harremanak irautea eskatzeko obligaziorik gabe, prozesu-izapide saihestezinen hasiera oinarri hartuta (AGren epaia: 2017-12-14ko osoko bilkura).

Epaia PDF formatuan

MARIA URIZAR
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa
Urria 2018

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK