Sentencia
Itzuli

MUTUALEX EPAIA 2022KO URTARRILA

epai

Auzitegi Gorenak Europar Batasuneko langile migratzaileen erretiro pentsioari buruz emandako epaia dugu aztergai.

Auzitegi Gorenaren 991/2021 epaia, 2021eko urriaren 06koa

Batasuneko herrialde desberdinetan zerbitzua eman duten eta erretiro pentsioa Espainian jasotzen duten langileen kasua planteatzen da. Zalantza da adinagatiko hobarien arabera erretiroa hartzeko adina aurreratu den egunak zenbatzen diren edo ez, eta ezartzen da nola kalkulatu behar den erretiro pentsioaren oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa.

Aretoak ezarri duenez, nekagarritasun bereziko egoera jakin batzuetan emandako zerbitzuen kasurako Gizarte Segurantzaren arauetan aipatzen diren hobariei edo kotizazio fiktizioei dagokienez, zenbakarriak dira Espainiaren konturako pentsioaren ehunekoa kalkulatzeko.

Bitxia da hobari aldi horiek zenbakarriak izatea pentsioaren zenbatekoaren kalkulu erreala egiteko, erretiro pentsiorako eskubidea sortzeko behar den gabealdia kalkulatzerakoan ez dira-eta kontuan hartzen; hala, aitortu beharreko pentsioaren oinarriaren ehunekoan sartzen dira. Hasierako argudioa kontrasterako aurkeztutako epaian jasotzen den berbera da.

EBAGk ildo beretik jo du, aitortzaren bidetik, fikzio horren xedea lanen nekagarritasunagatiko ordaina ematea baita eta argi eta garbi baita beharrezkoa lan nekagarri horiek lan jarduera aktiboan zehar gertatzea.

Maria Urizar


Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko abokatua 

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK