
BERRIKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA ANIZTASUNAREN KUDEAKETA
Martxoaren 28an Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioaren (CEOE) egoitzan Diversidad Fundazioak antolatutako Berrikuntzaren aldeko Apustua, Aniztasunaren Kudeaketa jardunaldia egin zen. Bertan, Aniztasunaren Charterra Sinatzeko ekitaldia egin zuten enpresa eta erakundeek.
Oraingo honetan, Mutualiara elkartutako EMPTESPORT enpresaren gidari bezala aritu zen MUTUALIA, ekitaldi horretan Aniztasunaren Charterra sinatzen baitzuen.
Diversidad Fundazioko presidente Maria Eugenia Girón Dávilak egin zigun ONGIETORRIA, eta honako hau nabarmendu zuen:«erakundeek pertsonekin zerikusia duten alderdiak kudeatzeko eredua aldatu behar da», erakundeetan aktiborik garrantzitsuenak baitira.
Ondoren, «ANIZTASUNA ETA BERDINTASUNA ENPRESETAN, ERAKUNDE ADIMENTSUAK ERAIKIZ» hitzaldiarekin, Mar Aguilerak, Diversidad Fundazioko zuzendariak, lehian oinarritutako erakundeetan hautaketa-prozesuak ezartzeko beharra jarri zuen agerian, eta lan-inguru inklusiboak eraikitzeko beharra azpimarratu zuen.
Bezeroekin aniztasun-jatorria partekatzen duen kide bat daukan taldea bezero hori ulertzen ez duen taldea baino % 152 gehiago hurbiltzen da, zehaztu duenez.
Jardunaldian zehar, ENPRESA eta ERAKUNDEEN SINADURA EKITALDIAN,
9 enpresak Aniztasunaren Charterrak defendatzen dituen printzipioen aldeko konpromisoa hartu dute
ALTEN, CALIDAD PASCUAL, EDP ENERGIAS DE PORTUGAL SUCURSAL EN ESPAÑA, EMTESPORT SL, QIPER UGH GLOBAL SLU, SAP ESPAÑA, SCHINDLER, THALES ESPAÑA GROUP SAU. Beste sei enpresak, aldiz, konpromisoa berritu dute: BANKIA, GRUPO ENAGÁS, EMERGIA, FCC SERVICIOS CIUDADANOS, IT CORPORATE SOLUTIONS SPAIN SLU, PROCTER& GAMBLE ESPAÑA SA, SODEXO IBERIA SA.
Egun, 800 erakunde baino gehiagok hartu dute konpromisoa Aniztasunaren Kudeaketarekin
THALES ALENIA SPACE ESPAÑA, izan da Langileekin sozialki arduratsua den enpresaren Alares ESR Ziurtagiria eta Zigilua jaso dituen enpresa bakarra.
Egun horretan, Alberto Rodrigo coach eta aholkulariaren hitzaldi nagusia izan genuen: «GIZAKIAREN ANIZTASUNA: BALIO INDARTZAILEA ENPRESEN PRODUKTIBITATEAN». Bertan, enpresen produktibitatean gizakiaren aniztasunak duen balio indartzailea aztertu zen eta erakunde adimentsuak eraikitzeko beharrezkoak diren tresnak aurkeztu ziren erakundeetan egiten den berdintasun eta aniztasunaren kudeaketa egokiari esker. Ondoren, María Ángeles Alcázar Generación y Talento Behatokiko kide zuzendariak hartu zuen hitza BELAUNALDIEN ARTEKO TALENTUARI BURUZKO I. AZTERKETA aurkezteko.
Enrique Arce, Aniztasunerako Fundazioaren Patronatuko kideak eman zion AMAIERA ekitaldiari.
