
Urriaren 19tik 21era, Asistentziako Kalitatearen Espainiako Sozietatearen (SECA) XXXIV. Kongresua egin zen Kordoban. Mutualiak bertan hartu du parte, eta mahai-ingurua eskaini du, beste hainbat mutualitaterekin batera; gainera, 4 komunikazio aurkeztu ditu.
Azken urteotan, mota honetako kongresuetan izan gara beti, eta ekarpen zientifikoak eskaini izan ditugu; izan ere, asistentziako kalitatean egindako azken aurrerapenak ezagutzeko aukera aproposa iruditzen zaigu, baita beste erakunde batzuen praktika egokiak ikasteko eta, aldi berean, Mutualiakoak hedatzeko ere.
Aurten, mutualitateek egindako mahai-inguruan hartu du parte Mutualiak; izan ere, Víctor Etxenagusiak Kudeaketa Aurreratuaren ereduari eta Mutualiak gai horretan izandako ibilbideari buruzko azalpenak eman zituen. Mahai-ingurua osoko batzarren aretoan egin zen, eta ia osorik bete zen; hortaz, bertaratutakoen artean gaiak piztutako interes handia nabarmendu daiteke.
|
Mahai-ingurua |
Parte-hartzaileak |
| I. TOPAKETA ADITUEKIN: ESTALDURA ESPEZIALIZATUKO OSASUN ERAKUNDEETAKO AKREDITAZIO-SISTEMARAKO OSAGAIAK. |
Moderatzaileak: J. A. Carrasco (ACSA), R. Manzanera (MC Mutua) eta J.J. Mira (Miguel Hernández Unibertsitatea).
Hizlariak: M. Plana (MC Mutual), M. Vazquez (Asepeyo), V. Echenagusia (Mutualia), F. García (Fremap) eta P. Santos (Ibermutuamur). |
Gainera, 2016ko kongresuan, 4 komunikazio aurkeztu ditugu.
|
Komunikazioa |
Egileak |
Formatua |
| 5S FISIKOAK OSASUN-ARLOAN EZARTZEA:DENBORA, ESPAZIOAK ETA MATERIALAK KUDEATZEA ZERBITZU KLINIKOETAN. |
C. Marino Isidro, G. Olea Goiri, |
Ahozkoa |
| PAZIENTEEK/ERABILTZAILEEK BIDALITAKO IRADOKIZUNAK: ETENGABEKO HOBEKUNTZA, ERREHABILITAZIO ZERBITZUAN. |
E. Salazar Sobrino, O. Irazustabarrena Iturrioz eta J.M. Ibañez Ibañez |
Ahozkoa |
| FOKU TALDEEK ZER GEHITZEN DUTE GURE PAZIENTEEN SEGURTASUNERAKO? |
G. Olea Goiri, C. Marino Isidro, M. Ulibarrena Sáinz eta V. Echenagusia Capelastegui |
Elektronikoa |
| MUTUALIAKO OALI-EN ZAINTZA, PREBENTZIO ETA KONTROL SISTEMA, UNE 179006:2013 ZIURTAGIRIA |
L. Sainz de Vicuña Bravo, J. De La Fuente Ortiz de Zárate, V. Echenagusia Capelastegui, M. Ulibarrena Sáinz, L. Zaldua López eta E. Romero Basterretxea |
Elektronikoa |
Zorionak eman nahi dizkiegu pazienteei eskaintzen diegun asistentziako kalitatea hobetu nahian egunero Mutualian lan egiten duten pertsonei, baita Mutualiako praktika egokiak zabaltzen eta beste erakundetakoak ikasten ahalegintzen direnei ere.
