Itzuli

MUTUALIA Berdintasuneko Bereizgarrien entregan egon da

Joan den uztailaren 14an, Berdintasuneko Estatu Idazkaritzan, Madrilen, Berdintasuneko Bereizgarriak eman zizkieten 2013ko ekitaldian bereizgarri hori lortu zuten enpresei. Hala, jada 95 enpresak daukagu Berdintasuneko Bereizgarria.

Oraingoan, 14 enpresari eman diete Berdintasuneko Bereizgarria, beren berdintasun planak integratzaileak direla eta plan horietan lana lortzeko eta lanpostu maila handitzeko neurriei, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozedurei garrantzi handia ematen zaiela frogatzeagatik.

Bereizgarria lortu duten enpresek adierazi dutenez, lan esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten jarraitzeko akuilua da bereizgarri hori.

Entrega ekitaldian, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroak goraipatu zuen gero eta enpresa gehiago saiatzen direla berdintasun arloan egin duten ibilbidea balioztatzen. Gainera, adierazi zuenez, aurten, lehenengo aldiz, lehenengo deialdian lortu zuten enpresen bereizgarria berritu dute; 2010ean lortu zuten ia denena berritu ere.

Ministroak bere hitzaldian esan zuenez, Ministerioa bereizgarria ematearen inguruko araua berritzeko lanean ari da. Horrez gain, hurrengo deialdian beste alderdi batzuk ere kontuan hartuko direla zehaztu zuen, adibidez: generoen arteko soldata bereizketa eta gizonei zuzendutako lana eta familia uztartzeko neurriak. Halaber, 2014-2016 aldirako soldata-berdintasuneko plan berezian lan egiten ari dela ere aurreratu zuen. Soldaten arteko aldea ezabatzeko eta emakumeek lanpostuari eusteko neurriak jasoko ditu, besteak beste.

Lotutako berriak