Itzuli

Mutualia bere enpresa elkartuekin Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren ospakizunetan.

Osasunaren Munduko Eguna dela eta, enpresa elkartuek antolatutako ekitaldietan egon gara. Aurten, honako hauek nabarmenduko ditugu:

EITB

Jada 9. urtea da EITBk «OSASUNAREN ASTEA» ospatzen duena. Barruko ekimen bat da, eta apirilaren 28aren inguruan egiten da. Astebetez, prestakuntza ematen dute, batez ere praktikoa edo e-learning bidezkoa, eta iraupen laburrekoa (45 minutu), laneko zentroetan. Gizarteari oro har eragiten dioten osasun- edo segurtasun-arloko kontuei buruzko edo EITBko langile gehienei eragiten dieten arriskuei buruzko prestakuntza; esate baterako: Praktikak su-itzalgailuekin, bihotz-biriketako bizkortze-praktikak, desfibriladoreen erabilera, mindfullness delakoa, ahots-eskola, zaindu zure bizkarra eta abar.

Mutualia EITBrekin elkarlanean aritu da Euskal Autonomia Erkidegoko 3 hiriburuetan gure Ahots Eskolaren bitartez. Ahotsari buruzko informazioa helarazi dugu, komunikazioko profesionalentzako ezinbesteko tresnatzat hartuta.

SMURFIT KAPA NERVION

Segurtasunaren 5. Astera joan ginen, lan seguruak, toki seguruetan egitea kontzientziatzen diharduen enpresa honen ahaleginei babesa emateko. Aurten, «Komunikatzea eta segurua izatea» lelopean, haien zuzendari nagusi Rafael Sarrionandiak zuzendutako inaugurazio-ekitaldian laguntzeko aukera izan genuen; han, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsori entzuteko aukera izan genuen.

Ekitaldiaren ondoren, instalazioa, haren ekoizpen-prozesuak, inbertsioak eta segurtasun-neurriak sakonago ezagutuz gozatu ahal izan genuen.

Tartanga LHII

Erandioko Tartanga LHIIk LAPi buruzko VI. jardunaldiak antolatu zituen. Gure mutualitateak argazki ikusgarriak eta etorkizuneko langileen artean prebentzio-kultura sustatzeko kontzientziazio-mezuak zituzten kartelak utziz lagundu genuen.

Apirileko 26ko eta 27ko goizetan, Tartanga LHIIn, Laneko Arriskuen Prebentzioekin lotutako hainbat jarduera eta ekimen antolatu ziren, apirilaren 28ko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunaren ospakizunekin bat.  Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak, DYAk eta Bizkaiko Suhiltzaileek ikasleak laneko segurtasunaren arloan kontzientziatzeko helburua zuten solasaldien eta lantegien bidez lagundu zuten.

Jardunaldietan ikasleek berek ere parte hartu zuten. Zentroko ikasleek egindako ebakuazioari eta arriskuen ebaluazioari buruzko bideo-joko bat aurkeztu zuten, bai eta prebentzioari buruzko umorezko bideoen emanaldi bat egin ere.

Lotutako berriak